Txirrindularitza
Glasgow 2023
EITB Media
Jennifer Valentek zintzilikatu du urrezko domina, Amalie Dideriksenek zilarrezkoa eta Lotte Kopeckyk brontzezkoa.
Eukene Larrarte, Munduko Txapelketako Omnium proban. Argazkia: EFE
Eukene Larrarte tolosarra 16. izan da 2023ko Glasgowko (Eskozia) Txirrindularitzako Munduko Txapelketako pistako Omnium proban. Jennifer Valente bihurtu da munduko txapeldun, Amalie Dideriksen danimarkarrak zintzilikatu du zilarrezko domina eta Lotte Kopecky belgikarra izan da hirugarren.
Euskal txirrindulariak scratch modalitateko lasterketarekin ekin dio Omnium probari, eta 22. izan da, puntu bakarra bereganatuta. Ondoren, ordea, oso ondo ibili da erlojuaren kontrako modalitatean, eta 30 puntu bildu ditu, seigarren izan baita. Horrenbestez, Tolosakoak (Gipuzkoa) gora egin du sailkapen nagusian, 15. postura arte.
Bigarren modalitatean egindako lan onak hauspotuta ekin dio gipuzkoarrak kanporaketako modalitateari, eta 15. bukatuta, beste 12 puntu eskuratu ditu.
Ondorioz, 43 punturekin, sailkapen nagusiko 15. postuan heldu da azken modalitatera, puntukakora. Azkenean, ordea, Tolosakoak ezin izan du punturik batu, eta postu bat galdu du sailkapen nagusian; horrela, 16. postuan amaitu du.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa