Txirrindularitza
Astelehena, abuztuak 28
EITB Media
Astelehen honetan Vueltako lehen mendiko etapa lehiatuko dute. Txirrindulariek bi mendate izango dituzte ibilbidean, biak ala biak lehen mailakoak. Surian hasi eta Arisnalen (Andorra) bukatuko da etapa, eta 158,5 kilometroko ibilbidea izango du.
Espainiako Vueltaren 3. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
Astelehen honetan, 2023ko Espainiako Vueltako mendiko lehen etapa korrituko da. Jardunaldia Surian hasi eta Arinsalen (Andorra) bukatuko da. Guztira, 158,5 kilometroko ibilbidea izango du, eta txirrindulariek lehen mailako bi mendate gainditu beharko dituzte.
Ibilbideko lehen zatia laua izango da, eta azken txanpan aurkituko dituzte mendateak txirrindulariek. Etapako 137,1, kilometroan, Ordino (1. mailakoa) igo beharko dute: tontorra 1.980 metroan dago, 17,3 kilometroko igoera du eta batez beste % 7,7ko maldak ditu.
Ordino jaitsi ostean, txirrindulariek Arinsal (1. mailakoa) igoko dute: 8,3 kilometroko igoera du, eta batez beste % 7,7ko maldak ditu, baina zati batzuetan % 13ko aldapak igo beharko dituzte.
Helmuga 1.914 metroko altueran dago, etapa goian amaituko da eta faboritoen artean aldeak egotea espero da.
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 3. etapa (abuztuak 28, astelehena)
Ibilbidea: Suria - Arinsal (Andorra)
Distantzia: 158,5 km
Irteera ordua: 13:15
Iritsiera ordua: 17:18 (41 km/h) | 17:30 (39 km/h) | 17:44 (37 km/h)
Mendiko saria: Ordino (1. maila), 137,1. kilometroan; Arinsal, Andorra (1. maila), 158,5. kilometroan
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa