Txirrindularitza
Igandea, abuztuak 27
EITB Media
Abuztuaren 27an egingo da Vueltaren 2. etapa, Mataron hasi eta Bartzelonan bukatuko dena, eta 181,8 kilometroko ibilbidea izango duena. Txirrindulariek hiru mendate igo beharko dituzte: bi 3. mailakoak eta bat 2. mailakoa.
Espainiako Vueltaren 2. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
Abuztuaren 27an, igandean, 2023ko Espainiako Vueltaren bigarren etapa jokatuko da; hau da, Mataron hasi eta Bartzelonan bukatuko da, eta 181,8 kilometroko ibilbidea izango duena.
Txirrindulariek hiru mendate igo beharko dituzte bigarren etapan. Horietako bi 3. mailakoak izango dira, eta bestea 2. mailakoa.
Etaparen hasieran, 7. kilometroan, tropelak Sant Bartomeu (3.mailakoa) mendateari egingo dio aurre; 6,6 kilometroko igoera du, eta malden batezbestekoa % 4,5ekoa da.
Ondoren, etapako 66,3 kilometroan, D'Estenalles (2. mailakoa) topatuko dute: mendate honek 12,1 kilometroko igoera du, eta haren malden batezbestekoa % 3,9koa da.
Azkenik, Montjuiceko horma (3. mailakoa) igo beharko dute ziklistek. Etapa amaieran kokatuta dago, 178. kilometroan. 900 metroko igoera da, eta maldaren batezbestekoa % 9,4koa da.
Montjuic igo ostean, 3,1 kilometroko geratuko dira helmugara arte.
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 2. etapa (abuztuak 27, igandea)
Ibilbidea: Bartzelona-Mataro
Distantzia: 182 km
Irteera ordua: 12:45
Iritsiera ordua: 17:18 (44 km/h) | 17:30 (42 km/h) | 17:43 (40 km/h)
Mendiko saria: Coll de Sant Bartomeu (3. maila), 7,6. kilometroan; Coll d'Estenalles (2. maila), 66,3. kilometroan; Castell de Montjuic (3. maila), 178. kilometroan
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa