10:53

Txirrindularitza

KONTRATU BERRITZEA

Mikel Bizkarrak Euskaltel-Euskadin jarraituko du 2025era arte

EITB MEDIA

Hala, Mañariko txirrindulariak gutxienez sei urte beteko ditu Euskadi Fundazioaren talde profesionalean, 2020tik ari baita bertan korritzen.

  • Mikel Bizkarra, 2021eko Itzulian parte hartzen

    Mikel Bizkarra, 2021eko Itzulian parte hartzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Bizkarrak (Mañaria, 1989) bi denboraldiz luzatu du Euskaltel-Euskadi taldearekin zuen kontratua, 2025era arte. Hala, gutxienez sei urte beteko ditu Euskadi Fundazioaren talde profesionalean, 2020tik ari baita bertan korritzen.

Mañariko igotzailea Euskadi Fundazioko kide izan zen lehen etapa batean, lehenengo amateur gisa 2010ean eta ondoren talde kontinentalean 2011 eta 2013 artean, eta 2020an bueltatu zen. Profesional mailan, Espainiako Vueltako lau ekitalditan aritu da bizkaitarra orain arte: 2018an eta 2019an, Murias taldearekin, eta 2021ean eta 2022an, Euskaltel-Euskadirekin.

Bizkarrak ondo ekin zion aurtengo denboraldiaren hasierari, hainbat lasterketatan emaitza onak lortuta: Valentziako Itzulia (16.a), Ruandako Itzulia (10.a), Kataluniako Volta (24.a), Euskal Herriko Itzulia (21.a), Alpeetako Tourra (12.a), Asturiasko Itzulia (9.a)... Hala ere, femurraren burua hautsi zuen ekainaren 15ean Okzitaniako Itzulian izandako eroriko batean, eta horrek denboraldiko bigarren zatiko lasterketetan parte hartu ezinik utzi du. Osatzeko prozesua, baina, ondo doa, eta litekeena da denboraldia bizikleta gainean lehiatzen bukatzea.

Bere taldeak zabaldutako adierazpenetan, Bizkarra kontent agertu da: "Oso pozik nago kontratua berritzearekin. Euskaltel-Euskadi etxeko taldea da, umetan egon nahi dugun taldea, miresten genuen taldea, eta, egia esan, ohorea da orain bertan egotea. Oso eskertuta nago denei, denboraldiko lehen zatia oso ona izan bazen ere, lesioaren ondoren berehala jakinarazi zidaten ez zela ezer aldatzen, eta hurrengo bi urteetarako sinatzea baieztatu zidaten. Eskertzekoa da lesio larri baten une latz horietan".

Halaber, Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko kirol arduradunaren aburuz, Bizkarrak taldean jarraitzea "albiste bikaina da"."Bizkarra taldeko oinarrietako bat da. Dohainak erakusten ditu etapa gogorrenetan eta mailarik gorenean; beti dago hor. Profesionaltasunari esker, maila altuari eusten dio. Eta duen esperientzia dela-eta ezinbestekoa da taldeko gazteak hazten laguntzeko. Zalantzarik gabe, bere berritzea albiste bikaina da", adierazi du Azanzak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena