Txirrindularitza
UZTAILAK 29
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aurretiko izen ematean ageri dira, besteak beste, aurtengo Tourrean etapa garaileak izan diren Pello Bilbao, Jon Izagirre eta Carlos Rodriguez.
Evenepoel, Klasikoan lortutako bigarren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
2023ko Donostiako Klasikoa datorren uztailaren 29an, larunbatean, jokatuko da, eta egun bateko lasterketetan maila goreneko proba dena gaur aurkeztu dute Donostiako udaletxean, eta bertan parte hartzeko aurretik izena emanda duten txirrindulariak zein diren jakitera eman dute.
Hala, Donostiako Klasikoaren egungo txapelduna, Remco Evenepoel belgikarra, lasterketaren 42. edizioa bereganatzeko faborito nagusietakoa izango da. Lasterketako irteeran egongo dira ere proba horretako beste lau irabazle, hau da, Neilson Powless iparramerikarra (2021ean irabazi zuen), Bauke Mollema herbeheretarra (2014), edota Tony Gallopin (2013) eta Julian Alaphilippe (2018) frantziarrak.
Horrez gain, aurretiko izen ematean ageri dira ere, besteak beste, aurtengo Tourrean etapa garaileak izan diren Pello Bilbao, Jon Izagirre eta Carlos Rodriguez.
Mikel Landa, Alex Aranburu, Simon Yates eta Juan Ayuso dira antolatzaileek espero dituzten beste izen batzuk, baina dena Frantziako Tourreko azken asteko gorabeheren araberakoa izango da hori.
Lasterketak 230 kilometro izango ditu, zazpi mendate eta 3.700 metroko desnibela, eta WorldTeam lizentzia duten talde guztiek parte hartuko dute bertan. Horiei gaineratu behar zaizkie antolatzaileek gonbidatuko dituzten taldeak, guztira 175 txirrindulariz osatutako tropela eratu arte.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa