16:39

Txirrindularitza

ABUZTUAK 26 - IRAILAK 17

Evenepoel Vueltan izango da, iazko garaipena errepikatzeko asmoz

AGENCIAS | EITB MEDIA

Belgikarrak, egungo munduko txapeldunak, abuztuaren 26tik aurrera jokatuko den 2023ko Vueltan parte hartuko du, iaz lortutako garaipenari segida emateko xedearekin.

  • Remco Evenepoel 2022ko Espainiako Vueltan

    Remco Evenepoel 2022ko Espainiako Vueltan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hala dio Patrick Lefevere Soudal Quick Step taldeko arduradun nagusiak "DH" egunkarian egindako elkarrizketa batean.

Remco Evenepoel (Soudal Quick Step) belgikarrak, egungo munduko txapeldunak, abuztuaren 26tik aurrera jokatuko den 2023ko Vueltan parte hartuko du, iaz lortutako garaipenari segida emateko xedearekin.

Belgikako taldeko buruak, Patrick Lefevere beteranoak, Evenepoel Vueltan egoteko erabakia irmoa dela baieztatu du DH egunkarian.

"Espainiako Vuelta ez egitea hobe zela esan nuen, baina zelako sasoian itzuli den eta erakusten duen gogoa ikusita, bere norabidean bakarrik joan naiteke. Remco Evenepoelek erronka handiak hartu nahi ditu, hartara, egonaldian dena ondo badoa eta arazorik ez badu, Vueltan parte hartuko du", esan du Soudal Quick-Step taldeko arduradun nagusiak.

Vueltaren aurretik Evenepoelek baditu beste zenbait hitzordu: Donostiako Klasikoa (uztailak 29) eta Munduko Txapelketak (abuztuak 3-13). Azken horietan  ostadar maillota lortzen saiatuko da, bai errepideko proban, bai erlojupekoan.

Evenepoel, "zirraraz beteta"

"Oso hunkituta nago Vueltara itzultzeaz, iaz izandako lehen parte-hartzeaz oroitzapen handiak baino ez ditut, esperientzia ikaragarria izan bainuen. Ezin dut itxaron berriro han egoteko, lasterketari eta bere erronka ugariei aurre egiteko, eta egunero energia zoragarria sentitzen duzun jarraitzaile sinestezin horiekin berriz topo egiteko", esan du munduko txapeldunak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena