Txirrindularitza
Espainiako Txapelketa
A. B. E. | EITB Media
Maila goreneko Espainiako Erlojupeko Txapelketa Mireia Benitok irabazi du. Lourdes Oyarbide eta Ziortza Isasi euskal ziklistak seigarren eta zazpigarren izan dira, hurrenez hurren. Bestalde, 23 urtez azpiko mailan, Idoia Eraso izan da txapeldun, Nahia Imaz bigarren eta Eneritz Vadillo hirugarren.
Eraso (txapelduna), Imaz (bigarrena) eta Vadillo (hirugarrena), podiumean. Argazkia: @RFECiclismo
Euskal txirrindulariak ondo ibili dira emakumeen mailako Espainiako Erlojupeko Txapelketan, ostiral honetan, ekainaren 23an, Madrilen. Lourdes Oyarbide eta Ziortza Isasi seigarren eta zortzigarren izan dira, hurrenez hurren, elite mailan; 23 urtez azpiko mailan, aldiz, Idoia Eraso izan da txapelduna, eta podiuma osatu dute Nahia Imaz (bigarren) eta Eneritz Vadillo (hirugarren) euskal ziklistek.
Elite mailan, 32 kilometroko ibilbideari egin diote aurre txirrindulariek, eta Mireia Benito izan da onena, 43 minutu eta 20 segundoko marka eginda. Bigarren postuan amaitu du Mavi Garciak, irabazlearekiko segundo bakarrera, eta Sandra Alonso izan da hirugarren, txapeldunarekiko 30 segundora.
Lourdes Oyarbide (Movistar) arabarra seigarren izan da, 45 minutu eta 13 segundoko markarekin; hau da, Benitok baino minutu bat eta 53 segundo gehiago behar izan ditu. Bestalde, Ziortza Isasi (Bepink) bizkaitarrak zazpigarren postuan amaitu du, 46 minutu eta 30 segundoko marka eginda.
23 urtez azpiko mailan, ordea, euskal txirrindulariek erakustaldia eman dute. Idoia Eraso (Laboral Kutxa Euskadi Fundazioa) nagusitu da erlojupekoan, 46 minutu eta 48 segundoko denborarekin. Hala, Iruñekoak bigarrenez jarraian bereganatu du garaipena Espainiako Erlojupeko Txapelketan, iaz ere irabazi baitzuen. Bigarren izan da Nahia Imaz (Sopela Team) altsasuarra, txapeldunarekiko 13 segundora, eta Eneritz Vadillo (Laboral Kutxa Euskadi Fundazioa) gorliztarrak osatu du podiuma, erlojupekoa hirugarren amaituta, Erasorekiko 15 segundora.
Elite mailako sailkapena:
1 - BENITO Mireia (AG Insurance) 0:43:20
2 - GARCIA Mavi (Liv Racing) +0:01
3 - ALONSO Sandra (CERATIZIT) +0:30
4 - GUTIERREZ Sheyla (Movistar) +0:31
5 - MARTIN Sara (Movistar) +1:06
6 - OYARBIDE Lourdes (Movistar) +1:53
7 - ISASI Ziortza (Bepink) +3:10
8 - RODRIGUEZ Gloria (Movistar) +3:27
9 - MARTIN Isabel (Eneicat) +4:03
10 - BANLLES Maria (Sopela) +4:23
23 urtez azpiko mailako sailkapena:
1 - ERASO Idoia (Laboral Kutxa) 0:46:48
2 - IMAZ Nahia (Sopela) +0:13
3 - VADILLO Eneritz (Laboral Kutxa) +0:15
4 - PUIGDEFABREGAS Laia (Sopela) +0:23
5 - SAN JUSTO Claudia (Eneicat) +1:13
6 - PEREZ Andrea (Cantabria Deporte) +1:58
7 - GUTIERREZ Sandra (Bizkaia Durango) +2:12
8 - JIMENEZ Estefania (Massi) +2:38
9 - RUIZ PEREZ Lucia (Eneicat) +2:39
10 - RUIZ PEREZ Laura (Eneicat) +4:26
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa