Txirrindularitza
Profesionaletan hasiko da
EITB MEDIA
Ibarrako txirrindulariak (19 urte) Euskaltel Euskadirekin egingo du debuta profesionaletan, 2022an eta denboraldi honetan Euskadi Fundazioaren talde amateurrean ibili ondoren.
Unai Zubeldia, garaipen baten ostean. Argazkia: Euskaltel Euskadi.
Unai Zubeldia profesional gisa arituko da datorren denboralditik aurrera Euskaltel Euskadin, azken bi denboraldietan Laboral Kutxa taldean ibili ondoren, Euskaltel Euskadik asteazkenean jakitera eman duenez. Zubeldiak gutxienez bi urte emango ditu Euskaltel Euskadin, 2024 eta 2025ean, Laboral Kutxa Euskadi Fundazioaren talde amateurrean aritu ostean.
2023an, txirrindulari gazteak (Ibarra, 2003-07-07) Legazpiko Santikutz Klasika (Espainiako Kopako proba), Lizarrako eta Berriatuko lasterketak, eta Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu. Oriako Txirrindulari Eskolan hazitako ziklistak, aurreko denboraldian, 23 urtez azpiko Italiako Giroan, gazte onenaren maglia zuria jantzi zuen, maila horretan eman duen lehen urtean.
"Nik txirrindulari oso bezala ikusten dut neure burua, indarrarekin helmugetan eta ordekan. Ez dut helmugarik jarri nahi datozen bi denboraldietarako profesional mailan. Pausoz pauso joan nahi dut, mailara egokitu, taldekideei lagundu, haiengandik ikasten dudan aldi berean, eta ea garaipenen bat lehiatzen dudan", esan du Euskaltel Euskadi taldearen webean.
Jorge Azanza kirol arduradunaren iritziz, "Zubeldiak pauso garrantzitsuak eman ditu, eta irabazteko gaitasuna izan du. Agian ez da izango euskal txirrindulari igotzaile baten profila; indartsua da, aldea marka dezake ordekan, eta baita iritsieretan ere. Etorkizun hurbilerako txirrindulari garrantzitsua izan daitekeela uste dugu. Taldekide ona, oso apala eta langilea da".
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa