10:58

Txirrindularitza

Komunikatua

Bahrain Victorious taldeak Suitzako Itzulia uzteko erabakia hartu du Gino Mäderren heriotzaren ostean

EITB Media

"Gino Mäderren heriotzaren ostean, Bahrain Victoriousek erabaki du Suitzako Itzulian ez jarraitzea", jakinarazi du taldeak komunikatu baten bidez. Tudor eta Intermarche taldeek ere lasterketa utzi dute.

  • Bahrain Victorious

    Suitzako Itzulian ari ziren Bahrain Victoriouseko ziklistak, Mäderren omenaldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bahrain Victoriousek ez du Suitzako Itzulian jarraituko Gino Mäder taldeko txirrindulariaren heriotzaren ostean. Hala jakinarazi du taldeak larunbat honetan, ekainaren 17an, komunikatu baten bidez.

"Gino Mäderren heriotzaren ostean, Bahrain Victoriousek erabaki du Suitzako Itzulian ez jarraitzea", adierazi du komunikatuan. Beraz, Pello Bilbao eta haren taldekideek ez dituzte lasterketa suitzarreko azken bi etapak jokatuko.

Bestalde, Tudor eta Intermarche taldeek ere lasterketa uzte erabaki dute, eta ez dituzte azken bi etapak lehiatuko.

Mäder ekainaren 16an hil zen. Bosgarren etapan eroriko larria izan zuen, ospitalera eraman zuten, eta handik ordu gutxira zendu zen. Erorikoak eragindako lesioak oso larriak izan ziren, eta Suitzako txirrindulariak ezin izan zuen bizirik iraun.

Suitzako Itzuliko seigarren etapa bertan behera geratu zen Mäder hil zela jakin ostean, eta txirrindulariek suitzarra omendu zuten azken 20 kilometroak neutralizatuta eginda. Bahrain Victoriouseko taldekideak ibili ziren tropelaren buruan.

Ekainaren 16ko azken orduan lasterketako antolatzaileek jakinarazi zuten Suitzako Itzuliko azken bi etapak asteburuan jokatuko direla, Mäderren familiaren oniritzia jaso ostean. Hala ere, Bahrain Victoriousek ez du parte hartuko.

Zalantzan egon zen Suitzako Itzuliko azken bi etapak jokatuko ziren ala ez. Gainera, airean geratu zen emakumeen Suitzako Itzulia abian jarriko ote zen ere. "Inplikatutako alde guztiekin hitz egin ostean, lasterketako zuzendaritzak jakinarazi nahi du gizonezkoen azken bi etapak jokatu egingo direla". baieztatu dute antolatzaileek. Horrez gain, emakumeen proba ere ekainaren 17an hasiko da.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena