Txirrindularitza
Ofiziala
EITB Media
Antolatzaileek seigarren etapa bertan behera uztea erabaki dute Gino Mäderren omenez. Suitzako txirrindulariak erorikoa izan zuen 5. etapan, ospitalera eraman zuten, baina ezin izan du bizirik iraun.
Suitzako Itzulia. Argazkia: EITB Media
Suitzako Itzuliko seigarren etapa bertan behera geratu da, Gino Mäderren heriotzarengatik. Suitzako txirrindularia ekainaren 16ko goizean hil da, bart 5. etapan eroriko latza izan ostean. Ondorioz, antolatzaileek erabaki dute seigarren etapa ez dela jokatuko.
Máderen heriotza eragin zuen erorikoa
Bosgarren etapako 197. kilometroan, Albula Pass jaisten ari zenean, Gino Mäder errepidetik irten eta amildegi batetik behera erori, eta konorterik gabe geratu zen uraren gainean.
Hantxe bertan suspertu zuten medikuek, eta, ondoren, helikopteroz eraman zuten Churreko ospitalera. Lesio oso larriak zituen, eta, azkenean, hil egin da.
Mäderrek 26 urte zituen, eta Bahrain Victorious taldeko txirrindularia zen. Suitzarraren taldekideak ziren Pello Bilbao eta Mikel Landa euskal ziklistak. Bahrain Victoriousek jakinarazi du taldeko kide guztiak lur jota daudela, eta doluminak bidali dizkie Mäderren senide eta lagun guztiei.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa