13:43

Txirrindularitza

Heriotza

Gino Mäder zendu da, Suitzako Itzuliko 5. etapan erorikoa izan ostean

EITB Media

Suitzarra amildegi batetik behera erori zen Albula Pass jaisten ari zenean, beste txirrindulari batekin talka egin ostean. Ospitalera eraman zuten, egoera larrian, eta ez du biziraun.

  • Gino Mäder

    Gino Mäder. Argazkia: @BHRVictorious

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gino Mäder txirrindulari suitzarra hil da gaur, ekainak 16. Bezperan, eroriko latza izan zuen Mäderrek Suitzako Itzuliko bosgarren etapan; larri eraman zuten ospitalera, eta ezin izan du bizirik iraun.

Mäderren omenez, Suitzako Itzuliko seigarren etapa, ekainaren 16an jokatzekoa zena, bertan behera geratu da.

Bosgarren etapako 197. kilometroan, Albula Pass jaisten ari zenean, txirrindulari suitzarra errepidetik irten eta amildegi batetik behera erori ostean, konorterik gabe geratu zen ur gainean. Bertan suspertu zuten medikuek, eta, ondoren, helikopteroz eraman zuten Churreko ospitalera. Lesio oso larriak zituen, ordea, eta, hori dela eta, azkenean, hil egin da.

Mäder Bahrain Victorious taldeko txirrundularia zen, Mikel Landa eta Pello Bilbao euskal txirrindularien taldekidea. Bahrain Victoriousek jakinarazi du taldeko kide guztiak lur jota daudela, eta doluminak helarazi dizkie Gino Mäderren senide zein lagunei.

Gino Mäder talentu handiko txirrindularia zen. 26 urte zituen, eta, besteak beste, etapa bat irabazi zuen 2021ean Italiako Giroan eta beste bat Suitzako Itzulian. 2018an ekin zion ibibide profesionalari Dimension Data taldean, eta Bahrain Victoriousek fitxatu zuen 2021ean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena