17:05

Txirrindularitza

Ekainaren 4tik 11ra

Mikel Landa izango da Bahrain taldeko liderra Dauphinen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Landak talde indartsua izango du ondoan, Bilbon uztailaren 1ean hasiko den Frantziako Tourrerako entsegu orokortzat jotzen den lasterketako podiumean tokia bilatzeko.

  • Mikel Landa

    Mikel Landa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Landa arabarra izango da Bahrain Victorious taldeko liderra Dauphineko Kriteriumaren 75. edizioan, ekainaren 4tik 11ra. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.

Landak talde indartsua izango du ondoan, Bilbon uztailaren 1ean hasiko den Frantziako Tourrerako entsegu orokortzat jotzen den lasterketako podiumean tokia bilatzeko.

Jack Haig, Edoardo Zambanini, Fred Wright, Kamil Gradek, Matevz Govekar eta Hermann Pernsteinerrek osatzen dute taldea.

Neil Stephens kirol zuzendariak Landaren lidergoa berretsi du Dauphinen, 2020tik parte hartu ez duen lasterketan.

Lasterketaren 75. edizioak zortzi etapa ditu. Chambon-sur-Lacen hasten da eta ondoren ibilbide menditsu bati ekingo dio La Bastille – Grenoble Alpes Métropolen azken helmuga baino lehen, 1.207,2 km eta 21.714 metroko desnibela gainditu ondoren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena