Txirrindularitza
Erorikoa, Liejan
EITB Media
Tadej Pogacarrek erorikoa izan du Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan eta lasterketa utzi behar izan du. Esloveniarrak hausturak ditu ezker eskafoidean, zein hezur semilunarrean, eta ebakuntza-gelatik pasatuko da.
Tadej Pogacar, 2023ko Amstel Gold Race klasikoan. Argazkia: EFE
Tadej Pogacarrek hausturak ditu ezker eskafoidean, zein hezur semilunarrean, igande honetan (apirilak 23) Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan izandako erorikoaren ondorioz. Txirrindulari esloveniarrari ebakuntza egingo diote apirilaren 23 honetan bertan.
"Tadej Pogacarrek hausturak ditu ezker eskafoidean eta hezur semilunarrean. Eskafoidean ebakuntza egingo dio gaur Genken eskuko ebakuntzetako espezialista batek", jakinarazi du Adrian Rotunno UAE Emirates taldeko zuzendari medikoak.
Pogacar Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa irabazteko faborito nagusietako bat zen. Ardenetako Triptikoa irabazteko aukera zuen Amstel Gold Race eta Flèche Wallonne klasikoetan garaipena bereganatu ostean, baina, Liejako 84. kilometroan izandako erorikoaren ondorioz ezin izan du klasikoa amaitu. Pogacarrekin batera, Mikkel Honore (EF Education) joan da lurrera.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa