Txirrindularitza
UCI WorldTour
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Belgikarra bakarrik helmugaratu da, Pidcock eta Buitrago baino minutu bat lehenago. Bestalde, Volleringek esprintean bereganatu du garaipena Longo Borghiniren aurka.
Remco Evenepoel (Soudal-QuickStep) belgikarrak eta Demi Vollering (SD Worx) nederlandarrak konkistatu dute igande honetan 2023ko Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa. Evenepoel bakarrik helmugaratu da, Thomas Pidcock (Ineos Grenadiers) eta Santiago Buitrago (Bahrain Victorious) baino minutu bat lehenago iritsita. Volleringek, bere aldetik, esprintean bereganatu du garaipena, Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo) italiarra garaituta. Marlen Reusser (SD Worx) suitzarra izan da hirugarren.
Atarikoan, Tadej Pogacar (UAE Emirates) izan da protagonista nagusia, historia egin baitzezakeen Ardenetako hirugarren garaipena lortuta, Amstel Gold Race eta Fleche Valona lasterketetan nagusitu ondoren.
Hala ere, 84. kilometroan izandako erorikoak lasterketa bertan behera uztera behartu du, eta ospitalera eraman behar izan dute probak egiteko. Bertan, hausturak aurkitu dizkiote ezkerreko eskafoidean.
Horrela, Remco Evenepoel bilakatu da lasterketako faboritoa, iazko txapelduna eta mundukoa. La Redoute mendatean hautsi du lasterketa, eta lehen abisua eman du helmugatik 33 kilometrora.
Pidcockek erantzun dio, baina gero amore eman behar izan du, belgikarraren erritmoari eutsi ezinik. 23 urteko belgikarrak bakarrik gurutzatu du helmuga azkenean, minutu bat baino gehiagoko abantailarekin jarraitzaileekiko. Atzetik, Pidcockek bigarren postua lortu du, esprintean Buitragoren aurka nagusituta.
Volleringek historia egin du Ardenetan
Volleringek lortu du garaipena emakumezkoen lasterketan, Ardenetan falta zitzaion hirugarren garaipena eskuratuz.
Amstel Gold Race eta Fleche Wallone irabazi ondoren, emakumeen txirrindularitzan historia egiteko zuen aukera baliatu du.
Eraso, ihesaldi eta kontraeraso ugari izan dituen proban, Vollering esprintean nagusitu zaio Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo) italiarrari. Marlen Reusser (SD Worx) suitzarrak eskuratu du hirugarren postua.
Ane Santesteban (Movistar) euskalduna 12. postuan helmugaratu da, garailearengandik 1:24ra.
GIZONEZKOEN LASTERKETAKO SAILKAPENA
1. - EVENEPOEL, Remco (Soudal) 6:15:19
2. - PIDCOCK, Thomas (INEOS) +1:06
3. - BUITRAGO, Santiago (Bahrain) d. b.
4. - HEALY, Ben (EF) +1:08
5. - MADOUAS, Valentin (Groupama) +1:24
6. - MARTIN, Guillaume (Cofidis) +1:25
7. - BENOOT, Tiesj (Jumbo-Visma) +1:37
8. - KONRAD, Patrick (BORA) +1:48
9. - SKJELMOSE, Mattias (Trek) d. b.
10. - HIRSCHI, Marc (UAE) d. b.
16. - IZAGIRRE, Ion (Cofidis) d. b.
EMAKUMEZKOEN LASTERKETAKO SAILKAPENA
1. - VOLLERING, Demi (SD Worx) 3:50:47
2. - LONGO BORGHINI, Elisa (Trek) d. b.
3. - REUSSER, Marlen (SD Worx) +0:22
4. - MARKUS, Riejanne (Jumbo-Visma) d. b.
5. - CHABBEY, Elise (Canyon) d. b.
6. - VAN VLEUTEN, Annemiek (Movistar) d. b.
7. - REALINI, Gaia (Trek) +0:25
8. - LIPPERT, Liane (Movistar) +1:24
9. - PALADIN, Soraya (Canyon) d. b.
10. - FISHER-BLACK, Niamh (SD Worx) d. b.
12. - SANTESTEBAN, Ane (Jayco) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa