Txirrindularitza
Gent-Wevelgem 2023
EITB Media
Christophe Laportek irabazi du gizonezkoetan, Wout van Aert taldekidearen baimenarekin, eta emakumezkoetan Marlen Reusserrek lortu du garaipena.
Van Aert eta Laporte. Argazkia: EFE
Cristophe Laportek (Jumbo-Visma) Marlen Reusserrek (SD Works) irabazi dute Gent-Wevelgem klasikoa igande honetan, martxoak 26.
Gizonezkoen lasterketan, txirrindulariek 260,9 kilometroko ibilbidea egin dute Ypres eta Wevelgem artean, eta une garrantzitsuena 52. kilometroan izan da, Laportek eta Wout van Aertek erasoa jo dutenean. Jumbo-Visma taldeko bi txirrindulariek tartea ireki dute, lasterketa buruan kokatu dira, eta inork ezin izan ditu harrapatu. Frantziarra eta belgikarra elkarrekin iritsi dira azken metroetara, euren artean hitz egin dute, eta esprintean garaipena ez lehiatzea erabaki dute. Laportek irabaztea erabaki dute, eta hala gertatu da. Van Aert bigarren izan da azken metroak besarkaturik iritsi direnean.
Hirugarren postua Sep Vanmarckek (Israel-Premier Tech) lortu du, Laporterengandik minutu bat eta 56 segundora, Frederik Frison (Lotto Dstny), Mads Pedersen (Trek-Segafredo) eta Mikkel Bjerg (UAE Emirates) taldetxo baten buruan helmugaratuz.
Reusser nagusitu da emakumezkoen proban
Marlen Reusserrek bere lehen Gent-Wevelgem lasterketa irabazi du, helmugarako 40 kilometro falta zirenean erasoa jo ondoren. Irabazleak tropeleko kontrolik eza aprobetxatuz jo du erasoa, eroriko handi baten ondoren, denboraldi honetako lehen garaipena lortzeko. Lasterketariek 162,5 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute.
Tropelak 2 minutu eta 42 segundora zeharkatu du helmuga. Talde nagusiko esprintean Megan Jastrab izan da onena eta bigarren postua eskuratu du. Hirugarren postua Maike van der Duini (Canyon SRAM Racing) egokitu zaio.
Pien Limpens (Parkhotel) izan da eguneko ihesaldiko protagonista, baina 30 kilometro ere ez ditu iraun lasterketa buruan. Ondoren ez da beste ihesaldirik izan Reusserrek Belgikako klasikoa irabazteko balio izan dion behin betiko erasoa egin duen arte.
GIZONEZKOEN GENT-WEVELGEM LASTERKETAKO SAILKAPENA:
1 - LAPORTE Christophe (Jumbo) 5:49:39
2 - VAN AERT Wout (Jumbo)
3 - VANMARCKE Sep (Israel) +1:56
4 - FRISON Frederik (Lotto)
5 - PEDERSEN Mads (Trek)
6 - BJERG Mikkel (UAE)
7 - RENARD Alexis (Cofidis) +2:04
8 - KOOIJ Olav (Jumbo)
9 - VAN POPPEL Danny (BORA)
10 - MCLAY Daniel (Arkéa)
EMAKUMEZKOEN GENT-WEVELGEM LASTERKETAKO SAILKAPENA:
1 - REUSSER Marlen (SD Worx) 4:16:47
2 - JASTRAB Megan (DSM) +2:42
3 - VAN DER DUIN Maike (Canyon) d. b.
4 - SWINKELS Karlijn (Jumbo) d. b.
5 - SCHWEINBERGER Christina (Fenix) d. b.
6 - BASTIANELLI Marta (UAE) d. b.
7 - BARKER Elinor (Uno-X) d. b.
8 - COPPONI Clara (FDJ) d. b.
9 - HENDERSON Anna (Jumbo) d. b.
10- BOSSUYT Shari (Canyon) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa