17:44

Txirrindularitza

Kataluniako Volta

Roglicek abantaila hartu du Evenepoelekiko Lo Porten

AGENTZIAK | EITB Media

Horrela, Roglicek Kataluniako Voltako lider izaten jarraitzen du bosgarren etaparen ostean eta, gainera, 10 segundoko tartea du bigarren sailkatua den Evenepoelekiko.

1:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic esloveniarrak (Jumbo-Visma) garaipen epikoa lortu du Lo Porten (Tarragona), Remco Evenepoelekin (Quick-Step) jokatu duen beste amaiera altu batean. Azken metroetan sei segundoko aldea lortu du, azken unean indarrak falta izan baitzaizkio munduko txapeldunari.

Horrela, Roglicek Kataluniako Voltako lider izaten jarraitzen du bosgarren etapa honen ostean eta, gainera, 10 segundoko tartea du bigarren sailkatua den Evenepoelekiko.

Hirugarren Joao Almeida portugaldarra izan da (UAE Team Emirates), esloveniarrarengandik 12 segundora, eta sailkapen nagusian ere hirugarren jarri da, Jumbo-Vismako izarrarengandik 1:12 minutura.

Tropelak, Roglicen Jumbo-Visma taldeak gidatuta, ontzat eman du ihesaldia eta 10 kilometro pasatxo egin ondoren 4 minutu eta 45 segundora iritsi da aldea. Ordutik aurrera, tropela Evenepoelen Quick-Step taldeak gidatu du.

Ihesaldia bost txirrindulari espainiarrek osatu dute: Kern Pharmako hiru txirrindulari (Pablo Castrillo, José Félix Parra eta Héctor Carretero) eta Julen Amezqueta (Caja Rural) eta Ibai Azurmendik (Euskaltel).

Evenepoelen erasoa helmugatik 4,5 kilometrora izan da eta Roglicek arazorik gabe jarraitu dio. Giulio Ciccone italiarrak (Trek-Segafredo), Mikel Landa euskaldunak (Bahrain Victorious) eta Almeida portugaldarrak ezin izan diete erritmoa jarraitu.

Azkenean, borroka hiruren artekoa izan da. Lehenbizi Almeida saiatu da, eta gero Roglic. Bi aldietan Evenepoelek bikain erantzun du. Probatzen hirugarrena bera izan da eta esloveniarrak bakarrik jarraitu dio gurpilari. Bazirudien munduko txapeldunak eramango zuela etapa, baina Roglicen kontraerasoak iltzatuta utzi du Evenepoel azken 50 metroetan.

5. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - ROGLIC Primoz (Jumbo) 4:27:41

2 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +0:06

3 - ALMEIDA Joao (UAE) +0:12

4 - SOLER Marc (UAE) +0:28

5 - URÁN Rigoberto (EF) +0:44

6 - MARTINEZ Lenny (Groupama) +0:47

7 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:56

8 - WOODS Michael (Israel) d. b.

9 - HINDLEY Jai (BORA) +1:04

10 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +1:15

CLASIFICACIÓN GENERAL

1 - ROGLIC Primoz (Jumbo) 17:01:54

2 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +0:10

3 - ALMEIDA Joao (UAE) +1:02

4 - LANDA Mikel (Bahrain) +1:50

5 - SOLER Marc (UAE) d. b.

6 - WOODS Michael (Israel) +1:54

7 - CICCONE Giulio (Trek) +1:57

8 - HINDLEY Jai (BORA) +2:02

9 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +2:23

10 - URÁN Rigoberto (EF) +2:44

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena