19:50

Txirrindularitza

Brujas-De Panne 2023

Philipsen nagusitu da Brujas-De Panne klasikoan, erakustaldia emanda

EITB Media

Jasper Philipsenek esprintean garaipena bereganatuta biribildu du lasterketa belgikarrean eskainitako erakustaldia. Azken metroetan mendean hartu ditu Kooij eta Lampaert.

  • Jasper Philipsen

    Jasper Philipsenen artxiboko irudia Tirreno-Adriatiko etapa bateko garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jasper Philipsenek (Alpecin Deceuninck) irabazi du Brujas-De Panne klasikoa, asteazken honetan egin dena, eta 211 kilometroko ibilbidea izan duena.

Erakustaldia eman du Philipsenek Belgikako klasikoaren 47. edizioan eta garaipena bereganatu du, esprintean Olav Kooij (Jumbo Visma), Yves Lampaert (Soudal Quick Step) eta Frederik Frison (Lotto Dstny), bigarren, hirugarren eta laugarren hurrenez hurren, mendean hartuta.

Hotza eta euria izan dira protagonista Brujas-De Panne klasikoan, eta esprinterrek ikuskizun bikaina eskaini dute hasieratik amaieraraino. Lehia etengabean ibili dira txirrindulariak. Hamazazpi txirrindulariko taldeak aurrera egin du azken kilometroetan eta lasterketa buruan geratu dira Fabio Jakobsen, Jasper Philipsen, Ballerini, Lampaert, Groenewegen, Ackermann, Molano, Demare, Theuns eta Olav Kooij, besteak beste.

Bereziki lehiakor ibili da Philipsen. Belgikarrak erritmoa bizitu du helmugarako 14 kilometro falta zirenean, eta Kooij, Lampaert eta Frison bakarrik izan dira gai haren erritmoari eusteko. Atzean geratu dira, ordea, Demare eta Groenewegen, garaipenerako aukerarik gabe.

Beraz, esprintean erabaki da etapako irabazlea, eta Philipsenek bere erakustaldia biribildu du Kooij (bigarren), Lampaert (hirugarren) eta Frison (laugarren) menderatuta.

SAILKAPENA:

1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 4:38:52

2 - KOOIJ Olav (Jumbo) d. b.

3 - LAMPAERT Yves (Soudal) d. b.

4 - FRISON Frederik (Lotto) +0:01

5 - JAKOBSEN Fabio (Soudal) +0:21

6 - RICKAERT Jonas (Alpecin) d. b.

7 - BEULLENS Cedric (Lotto) d. b.

8 - FREDHEIM Stian (Uno-X Pro) d. b.

9 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) d. b.

10 - VAN DEN BERG Marijn (EF E) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena