18:50

Txirrindularitza

KATALUNIAKO VOLTA

Roglicek irabazi du Sant Feliu de Guixolsen eta Voltako lehen liderra da, Evenepoelen aurretik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Roglicek garaipena lortu du Evenepoelen aurkako esprinean eta bi txirrindulariek argi utzi dute lehen etapatik Volta irabazteko faboritoak direla.

  • Roglic

    Roglicek esprinean irabazi du lehen etapa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarrak irabazi du astelehen honetan Kataluniako Voltako lehen etapa, Sant Feliu de Guixolsen hasi eta bukatu den 164,6 kilometroko zirkuituan.

Volta honetatik Primoz Roglic eta Remco Evenepoelen arteko lehia handia espero da, 102. edizio honetako bi izar handiak dira eta hasiera batean hurrengo Italiako Giroan arrosaz janzteagatik borrokatuko diren txirrindulariak. Baina kiniela askotan sartzen ez zena lehen etapa honetan bien arteko buruz buruko bat ikustea zen.

Hiru mendiko etapa handi dituen edizio batean, Sant Feliuko helmuga ihesaldi baterako edo lasterketako esprinter bakanetarako aproposa izan zitekeen. Baina ez. Errepideak gorantz egin zuen unean, lasterketako oilarrak agertu ziren eta Roglicek lehen etapa irabazi zuen Remco Evenepoelen (Soudal-Quick Step) aurkako esprint elektriko eta parekatuan.

Roglic ondo kokatu zen eta indartsuena izan zen, baina esprinta esloveniarrarentzat luzeegia izateko zorian egon zen. Atzetik, nahiz eta azken borroka oso urrun hasi, egungo munduko txapelduna aurkariak aurreratzen joan zen (eta taldekide bat ere bai) Roglicengana iristeko, eta irabazlearengandik bi metrora geratu zen.

Hirugarren Ide Schelling (BORA-hansgrohe) izan zen, Maxim Van Gils (Lotto Dstny) belgikarra laugarren eta Giulio Ciccone (Trek-Segafredo) italiarra bosgarren. Astearte honetan berriz ere aurrez aurre izango dira Roglic eta Evenepoel, ezustekorik ezean, Vallterreko igoeran, lasterketako lehen mendatea.

1. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) 3:48:17

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal - Quick Step) d.b.

3 - SCHELLING Ide (BORA – hansgrohe) d.b.

4 - VAN GILS Maxim (Lotto Dstny) d.b.

5 - CICCONE Giulio (Trek – Segafredo) d.b.

6 - HAYTER Ethan (INEOS Grenadiers) d.b.

7 - GODON Dorian (AG2R Citroën Team) d.b.

8 - VAN WILDER Ilan (Soudal - Quick Step) d.b.

9 - MENTEN Milan (Lotto Dstny) d.b.

10 - COQUARD Bryan (Cofidis) d.b.

 

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) 3:48:07

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal - Quick Step) +0:04

3 - SCHELLING Ide (BORA – hansgrohe) +0:06

4 - VAN GILS Maxim (Lotto Dstny) +0:10

5 - CICCONE Giulio (Trek – Segafredo) d.b.

6 - HAYTER Ethan (INEOS Grenadiers) d.b.

7 - GODON Dorian (AG2R Citroën Team) d.b.

8 - VAN WILDER Ilan (Soudal - Quick Step) d.b.

9 - MENTEN Milan (Lotto Dstny) d.b.

10 - COQUARD Bryan (Cofidis) d.b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena