Txirrindularitza
Paris-Niza
EITB MEDIA
Tropela bat eginda iritsi da helmugara, eta esprinta ikusgarria izan da, hainbat txirrindulari sartu baitira garaipenerako lehian. Trek-Segafredo taldeko txirrindulari danimarkarra Olav Kooij Jumboko herbeheretarrari eta Magnus Cort Nielsen EF Education-EasyPosteko danimarkarri gailendu zaie.
Albisteak (2)
Trek-Segafredo taldeko Mads Pedersen txirrindulari danimarkarrak irabazi du 2023ko Paris-Nizako bigarren etapa, astelehenean. Pedersen, halaber, sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da, Tim Merlier belgikarrari maillot horia kenduta (Merlier lehen etapa gailendu zen, igandean).
Frantziako lasterketako bigarren etapak 163,7 kilometro izan ditu, eta Bazainvillen hasi eta Fontainebleaun bukatu da. Esprintean jokatu dute, tropela bat eginda iritsi baita helmugara, eta azken metroak ikusgarriak izan dira, proban maila handiko esprinterrak daudelako, eta, gainera, horietako hainbat sartu direlako garaipenerako lehian. Pedersenek denboraldiko bigarren garaipena lortu du, eta bigarren aldiz nagusitu da Paris-Nizan; Olav Kooij Jumbo taldeko herbeheretarrari eta Magnus Cort Nielsen EF Education-EasyPosteko danimarkarri gailendu zaie, Fontainebleun.
Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarren aurrerapena ere da nabarmentzekoa; UAE Team Emirateseko esloveniarrak 12 segundo lortu ditu asteleheneko etapan, denbora sari gisa, eta bigarren jarri da, Pedersenek baino bi segundo gehiago dituela. Hain zuzen, eguneko azken esprint berezian erdietsitako sei segundoak kontuan izanik, une horretan probako lider zegoen. Oraingoz, Jonas Vingegaard Jumboko danimarkarrarekiko 12 segundoko aldea du Pogacarrek.
Danimarkako beste txirrindulari bat, Uno-X Pro Cycling taldeko Jonas Gregaard hain zuzen, eguneko beste protagonistetako bat izan da. Gregaardek bakarrean egin du etapako zati esanguratsu bat, ihes eginda; tropelak helmugarako 53 kilometro geratzen zirela harrapatu du, esprinterren taldeak buru zituela. Iheslariak, baina, mendiko sailkapeneko lehen postua eskuratu du.
Asteartean, taldekako erlojupekoa jokatuko dute. Etapa Dampierre-en-Burlyn hasi eta amaituko da, eta 32,2 kilometro izango ditu. Paris-Nizako gakoetakoa izango da; izan ere, alde nabarmenak izan litezke bertan faboritoen artean.
BIGARREN ETAPAKO SAILKAPENA
1 - PEDERSEN Mads (Trek-Segafredo) 3:28:57
2 - KOOIJ Olav (Jumbo-Visma) d.b.
3 - CORT Magnus (EF Education-EasyPost) d.b.
4 - MCLAY Daniel (Arkea) d.b.
5 - TAMINIAUX Lionel (Aplecin-Deceuninck) d.b.
6 - MATTHEWS Michael (Jayco) d.b.
7 - VAN DEN BERG Marijn (EF Education-EasyPost) d.b.
8 - BOL Cees (Astana) d.b.
9 - RENARD Alexis (Cofidis) d.b.
10- DEMARE Arnaud (Groupama - FDJ) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - PEDERSEN Mads (Trek-Segafredo) 7:19:35
2 - POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) +0:02
3 - MERLIER Tim (Soudal Quick-Step) +0:04
4 - KOOIJ Olav (Jumbo-Visma) +0:08
5 - BENNETT Sam (BORA) d.b.
6 - MATTHEWS Michael (Jayco) +0:10
7 - CORT Magnus (EF Education-EasyPost) d.b.
8 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) d.b.
9 - GODON Dorian (AG2R) +0:12
10- VAN HOOYDONCK Nathan (Jumbo) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa