Txirrindularitza
TXIRRINDULARITZA
Lasterketak errepideko txirrindularitzaren izarrez beteriko zerrenda izango du, eta, besteak beste, Miguel Indurain eta Abraham Olano arituko dira bertan.
Miguel Indurain
Miguel Indurain bost aldiz Frantziako Tourreko irabazleak eta Abraham Olano errepideko eta erlojupeko munduko txapeldunak Skoda Titan Desert Morocco lasterketan parte hartuko dute aurten, mundu osoan mendiko bizikletaz egiten den proba gogorrenetako batean, basamortuko erronkari aurre eginez.
Lehen ediziotik, Marokoko abentura oso deigarria izan da txirrindulari ohientzat, bai mendiko txirrindularitzan aritu direnentzat, bai errepidekoentzat, profesional izateari utzi ondoren lehian jarraitu nahi baitute. Roberto Heras eta Tomi Misser, esaterako, proba horretan aritu dira, eta Claudio Chiappucci, Laurent Jalabert, Cadel Evans eta Oscar Pereiro ere ausartu dira erronka horri aurre egiten.
2023an, parte-hartzaileen zerrenda errepideko txirrindularitzaren izarrez beterik dago. Itzuli handietako izenak, munduko txapeldunak eta mundu mailan markak jarri dituzten txirrindulariak ikus daitezke bertan. Horien artean, Miguel Indurain nabarmentzen da, askorentzat historiako txirrindulari onena, eta Melcior Mauri ere arituko da aurten, Titan Legend Platinum bat, 14 parte-hartze eta 7.500 kilometro baino gehiago dituena Titan World Series probetan.
Sylvain Chavanelen parte-hartzea ere azpimarratzekoa da, Frantziako Tourrean errekorra lortu baitzuen; Grande Bouclen edizio gehien korritu dituen txirrindularia da (18). Bi edizio gutxiago (16) ditu Haimar Zubeldia euskaldunak, eta Manuel 'Triki' Beltran tropeleko aurpegi ezaguna ere ikusiko dugu aurten proba horretan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa