Txirrindularitza
UAE Tourra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Evenepoelek 9 segundoko aldea du Lucas Plapp australiarrarekiko eta 13koa Pello Bilbao (Bahrain) euskaldunarekiko.
Tim Merlier Omango Tourrean. Artxiboko argazkia: EFE
Tim Merlier belgikarrak (Soudal-Quick Step) irabazi du esprintean UAE Tourreko seigarren etapa, bere bigarrena, eta Remco Evenepoel herrikideak sailkapen nagusiko lider izaten jarraitzen du.
Merlierrek, esprintean lortu zuena garaipena bigarren etapan, Sam Bennett eta Dylan Groenewegen hartu ditu mendean, esprinterren azken aukeran. Izan ere, igande honetako azken etapa % 10 inguruko maldekin amaituko da, amaieratik hiru kilometrora, eta azken metroetan aldapa batekin.
Evenepoelek 9 segundoko aldea du Lucas Plapp australiarrarekiko eta 13koa Pello Bilbao (Bahrain) euskaldunarekiko.
6. ETAPAKO SAILKAPENA
1. MERLIER Tim (Quick Step) 3:41:12
2. BENNETT Sam (BORA) d. b.
3. GROENEWEGEN Dylan (AlUla) d. b.
4. KOOIJ Olav (Jumbo) d. b.
5. GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.
6. DE KLEIJN Arvid (Tudor) d. b.
7. WELSFORD Sam (DSM) d. b.
8. THIJSSEN Gerben (Intermarché) d. b.
9. LIEPINŠ Emils (Trek) d. b.
10. BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1. EVENEPOEL Remco (Quick Step) 19:55:40
2. PLAPP Luke (INEOS) +0:09
3. BILBAO Pello (Bahrain) +0:13
4. DE BOD Stefan (EF) +1:03
5. POELS Wout (Bahrain) +1:06
6. VANHOUCKE Harm (DSM) +1:12
7. LEKNESSUND Andreas (DSM) d. b.
8. RUBIO Einer Augusto (Movistar) +1:13
9. STEINHAUSER Georg (EF) d. b.
10. YATES Adam (UAE) +1:14
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa