18:19

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia

Pogacarrek Andaluziako Itzuliaren bigarren etapa ere irabazi du; Mikel Landa laugarren sartu da

EITB MEDIA

Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari arabarra sailkapen nagusiko hirugarren tokian dago, Pogacarrekiko 52 segundora. Euskaltel-Euskadiko Gotzon Martinek mendiko sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du.

  • Pogacarrek, oraingoz, Andaluziako Itzuliaren bi etapak irabazi ditu. Argazkia: EFE.

    Pogacarrek, oraingoz, Andaluziako Itzuliaren bi etapak irabazi ditu. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tadej Pogacar UAE Team Emirates taldeko txirrindulari esloveniarrak Andaluziako Itzulian duen lehen postua sendotu du ostegunean, bigarren etapan; izan ere, aurreneko etapan bezala, garaipena eskuratu du, Jaengo Alcala la Real udalerrian. Bahrain-Victorious taldeko Mikel Landa laugarren tokian sartu da, eta, ondorioz, sailkapen nagusiko hirugarren postuan dabil, Pogacarrekiko 52 segundora. Bitartean, Euskaltel-Euskadi taldeko Gotzon Martinek mendiko sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du, 24 punturekin; Alex Martin (EOLO-Kometa) kataluniarra da bigarrena sailkapen horretan, Martinek baino sei puntu gutxiago dituela.

Hala, Pogacarrek maillot horia indartu du. Helmugan, lau segundoko aldea lortu du Enric Mas (Movistar), Santiago Buitrago (Bahrain-Victorious) eta Mikel Landa txirrindulariekiko. UAE Team Taldeko esloveniarrak, oraingoz, menderatuta du lasterketa, eta, gainera, talde handia du aldamenean; 25 kilometro geratzen zirela, erasoa jo du, eta aurretik zihoazen lau txirrindulariak harrapatu ditu (Teuns, Mohoric, Rota eta Zimmermann ziren).

Azken horien parean jarrita, Masek, Landak, Carlos Rodriguezek eta Buitragok bat egin dute boskotearekin, eta, beraz, 20 kilometro aurretik zituztela, bederatzi txirrindularik osatutako taldea sortu da lasterketa buruan. Azken igoeran, La Mota gotorlekuan, Pogacarrek berriro egin du aurrera, eta bakarrean iritsi da helmugara, lehen tokian.

Sailkapen nagusiko lehen 30en artean, Landaz gain, Gorka Izagirre (Movistar) eta Igor Arrieta (Kern Pharma) ere badaude, 24. eta 29. postuetan, hurrenez hurren.

Ostiralean, Andaluziako Itzuliaren hirugarren etapa jokatuko dute; Alcala de Guadairan (Sevilla) hasi eta Alcala de los Gazules (Cadiz) amaituko da, eta 161 kilometroko ibilbidea izango du. Medina Sidonia mendatea igo beharko du tropelak; hirugarren mailakoa da eta helmugatik 31 kilometrora dago.

BIGARREN ETAPAKO SAILKAPENA:

1. Tadej Pogacar 3:40:10

2. Enric Mas +0:04

3. Santiago Buitrago m. t.

4. Mikel Landa d. b.

5. Carlos Rodriguez d. b.

6. Lorenzo Rota +0:17

7. Dylan Teuns +0:21

8. Tao Geoghegan Hart +0:24

9. Damiano Caruso +0:33

10.Georg Zimmermann +0:36

SAILKAPEN NAGUSIA:

1. Tadej Pogacar 8:44:19

2. Santiago Buitrago +0:48

3. Mikel Landa a 0:52

4. Carlos Rodriguez d. b.

5. Enric Mas +1:47

6. Tao Geoghegan Hart +2:12

7. Damiano Caruso +2:22

8. Rafal Majka +2:51

9. Pavel Sivakov +2:52

10.Jack Haig d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena