18:09

Txirrindularitza

Otsailaren 1etik 5era

Mikel Landa eta Pello Bilbao, Valentziako Itzulian, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma taldeekin

EITB MEDIA

Besteak beste, Carlos Rodriguez espainiarra, Aleksandr Vlasov errusiarra, 2022ko irabazlea bera, Biniam Girmay eritrearra eta Thymen Arensman herbeheretarra ere izango dira irteeran. Lasterketa asteazkenean hasiko da, eta igandean amaitu.

  • Pello Bilbaok garaipena du lortuta 2023an, Down Under Tourrean. Argazkia: EFE.

    Pello Bilbaok garaipena du lortuta 2023an, Down Under Tourrean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Landa gasteiztarra eta Pello Bilbao gernikarra (biak Ineos taldekoak) 2023ko Valentziako Itzulian izango dira, asteazkenetik aurrera (otsailaren 1etik). Besteak beste, Carlos Rodriguez espainiarra (Ineos), Aleksandr Vlasov errusiarra (Bora-Hansgrohe), 2022ko irabazlea bera, Biniam Girmay eritrearra (Intermarché Circus-Wanty) eta Ineos taldeko Thymen Arensman herbeheretarra ere izango dira irteeran. Lasterketa asteazkenean hasiko da, eta igandean amaitu, bost etapa jokatuta.

Aipatutako bi euskal txirrindulariez gain, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeek ere parte hartuko dute. 2023 honetan, 74. aldiz egingo dute Valentziako Itzulia.

Antolatzaileek ibilbide oso menditsua prestatu dute. Hainbat mendate ezezagun izango dira, laburrak baina oso gogorrak; tartean, La Frontera (Valentzia).

Hauek dira 2023ko Valentziako Itzuliaren etapetako profilak:

Lehen etapa: Orihuela-Altea (189,97 km).

1. etapako profilaren irudia. Argazkia: Valentziako Itzulia

1. etapako profilaren irudia. Argazkia: Valentziako Itzulia

Bigarren etapa: Novelda-Alto de Pinos, Benissa (178,47 km).

2. etapako profilaren irudia. Argazkia: Valentziako Itzulia

2. etapako profilaren irudia. Argazkia: Valentziako Itzulia

Hirugarren etapa: Betera-Sagunto (145 km).

3. etapako profilaren irudia. Argazkia: Valentziako Itzulia

3. etapako profilaren irudia. Argazkia: Valentziako Itzulia

Laugarren etapa: Burriana-La Cova Santa mendatea, Altura (181,89 km).

4. etapako profilaren irudia. Argazkia: Valentziako Itzulia

4. etapako profilaren irudia. Argazkia: Valentziako Itzulia

Bosgarren etapa: Paterna-Valentzia (93,19 km).

5. etapako profilaren irudia. Argazkia: Valentziako Itzulia

5. etapako profilaren irudia. Argazkia: Valentziako Itzulia

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena