12:15

Txirrindularitza

UCI Women's WorldTour

Adegeestek irabazi du Cadel Evans Great Ocean Race proba

EITB Media

Loes Adegeestek garaipena bereganatu du Amanda Spratt mendean hartuta. Nina Buijsmanek osatu du podiuma, helmuga hirugarren postuan gurutzatuta.

  • Loes Adegeest

    Loes Adegeest. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Loes Adegeestek (FDJ-SUEZ) irabazi du Cadel Evans Great Ocean Race proba, larunbat honetan (urtarrilaren 28n) Geelongen hasi eta bukatu dena (140,8 km). Emakumezkoen UCI WorldTourreko lasterketa hau ez da jokatu azken bi urteetan, 2020an eta 2021ean, covid-19aren pandemiarengatik.

Adegeest herbeheretarrak esprintean bereganatu du garaipena Amanda Spratt (Trek-Segafredo) australiarra mendean hartuta. Biek ala biek aurrera egin dute lasterketa irabazteko faboritoen multzotik, eta azken metroetan nagusi izan da Loes Adegeest, 3 ordu, 32 minutu eta 47 segundoko markarekin.

Hirugarren izan da Nina Buijsman (Human Powered Health). Herbehereetakoak 14 txirrindulariko taldearen buruan gurutzatu du helmuga, irabazlearekiko lau segundora.

Sailkapena:

1 - ADEGEEST Loes (FDJ) 3:52:47

2 - SPRATT Amanda (Trek) d. b.

3 - BUIJSMAN Nina (Human PH) + 4"

4 - NELSON Josie (Coop- HP) d. b.

5 - DE FRANCESCO Danielle (Zaaf) d. b.

6 - CHRISTIE Henrietta (Human PH) d. b.

7 - ROSEMAN-GANNON Ruby (Jayco) d. b.

8 - WILLIAMS Georgia (EF Education) d. b.

9 - DOEBEL-HICKOK Krista (EF Education) d. b.

10 - BOILARD Simone (St Michel) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena