12:27

Txirrindularitza

Erretiroa hartuko du

Saganek urte amaieran utziko du errepideko txirrindularitza eta erretiroa hartuko du Olinpiar Jokoen ostean

EITB Media

Peter Saganek iragarri du 2023 denboraldiaren amaieran agur esango diola WorlTourrari. 2024an mendiko bizikletan lehiatuko da, eta erretiroa hartuko du Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu ostean.

  • Peter Sagan

    Peter Sagan, txirrindularia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Peter Saganek urte amaieran utziko du errepideko txirrindularitza, ostiral honetan (urtarrilaren 27an) iragarri duenez. Gainera, adierazi du 2024an mendiko bizikletan lehiatuko dela, eta erretiroa hartuko duela Parisko Olinpiar Jokoetan modalitate horretan parte hartu ostean.

"Betidanik nahi izan dut erretiroa hartu mendiko bizikletan lehiatuta, modalitate horretan ekin niolako txirrindularitzari. Niretzat oso garrantzitsua da Marlon nire semearekin egotea, eta bizimoduari begiratzea txirrindulariarena ez den beste ikuspegi batetik. Inoiz ez dut nahi izan 40 edo 50 urtera arte lehiatzen ibili", esan du 33 urteko txirrindulariak bideo batean.

Eslovakiarrak 2011n ekin zion bere ibilbide profesionalari. Guztira, 121 garaipen pilatu ditu gaur egunera arte. 2015etik 2017ra artean hirutan jantzi zuen munduko txapeldunaren ortzadar maillota, eta garaipenak bereganatu zituen Flandriako Tourrean eta Paris-Raoubaixen. 2017tik 2021era artean Alemaniako Bora-hansgrohe taldean ibili zen. 

Saganek zazpi aldiz irabazi du Frantziako Tourreko maillot berdea, inork baino gehiagotan, eta 12 etapa garaipen ere bereganatu ditu Tourrean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena