Txirrindularitza
Neom Titan Desert 2022
EITB Media
Julen Zuberok bereganatu du garaipena 2022ko Titan Deserteko azken etapan. Bizkaitarrak bi etapa irabazi ditu aurtengo edizioan, eta hirugarren izan da sailkapen nagusian. David Valerok irabazi du lasterketa, eta Haimar Zubeldia bigarren izan da.
Albisteak (2)
Julen Zuberok (Krypteia) irabazi du 2022ko Neom Titan Deserteko laugarren eta azken etapa. Lemoakoa (Bizkaia) nagusi izan da Neom Bayn (Saudi Arabia) egin den etapan, eta bere bigarren garaipena erdietsi du aurtengo edizioan.
David Valero (BH Templo Cafes) izan da txapelduna. Granadakoak sailkapen nagusiko lehen postuan amaitu du proba. Valerorekin batera egon dira podiumean Haimar Zubeldia (bigarren) eta Julen Zubero (hirugarren).
Zubeldiak etapa nagusia (hirugarrena) irabazi zuen; Zuberok, aldiz, bigarren etapa eta azkena. Bi euskal txirrindulariek maila bikaina eskaini dute 2022ko Titan Desertean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa