Txirrindularitza
UCI
I. G. | EITB MEDIA
TADeko panelak ebatzi du tramadolaren debekua arrazoi medikoengatik dela, eta ez dopin-arrazoiengatik, beraz, erakundearen eskumenen eta jurisdikzioaren barruan dagoela.
Nairo Quintana. Artxiboko irudia: EFE
Kirol Arbitrajeko Auzitegiak (TAD) atzera bota du Nairo Quintana txirrindulari kolonbiarrak Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) ezarritako zigorraren aurka jarritako helegitea. Arrazoi horrengatik UCIk azken Frantziako Tourretik kanporatu zuen, bere mediku-araudia hausteagatik.
UCIk erabaki hori hartu zuen txirrindulariak 2022ko Frantziako Tourrean uztailaren 8an eta 13an emandako bi odol laginen analisiek tramadola eta bere bi metabolito nagusiak zeudela erakutsi ondoren.
Joan den urriaren 12an kasua jaso ondoren, TADeko panelak ebatzi du tramadolaren debekua arrazoi medikoengatik dela, eta ez dopin-arrazoiengatik, beraz, erakundearen eskumenen eta jurisdikzioaren barruan dagoela.
Panelak ondorioztatu du, halaber, proba zientifikoek berresten dutela Nairo Quintanaren laginek tramadola eta bi metabolitoak zituztela, eta oinarri horren gainean erabaki du hartutako erabakia bere horretan mantendu behar dela. Beraz, ez du onartu txirrindulariaren errekurtsoa.
UCIk abuztuaren 17an iragarri zuen Quintana azken Tourretik deskalifikatu zuela, bere araudi medikoa hausteagatik, eta 5.000 franko suitzarreko isuna ezarri zion. Horren ostean, txirrindulariak TADera jotzea erabaki zuen eta Espainiako Vueltan parte hartzeari uko egin zion, nahiz eta araudiak bertan parte hartzea ahalbidetzen zuen.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa