Txirrindularitza
Fitxaketak
I. G. | EITB MEDIA
Mikel Retegik txirrindularitzaren elitea ezagutzeko aukera izan du Limousingo Tourrean eta Poitou-Charentes Tourrean.
Pablo Castrillo eta Mikel Retegi. Irudia: Kern Pharma
Pablo Castrillo aragoiarra eta Mikel Retegi nafarra Kern Pharma taldearen egituran sartuko dira 2023 denboraldirako, biek aurten Lizarte taldean 23 urtez azpiko mailan paper ona egin ondoren.
Talde nafarraren filosofia eta talentu gaztearen eta garapenaren aldeko apustua berresten duten bi fitxaketa dira, txirrindulari taldeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Kern Pharmako manager nagusiak, Juanjo Orozek, taldearen apustu nagusia talentu gaztea eta garapena direla azpimarratu du: "Oinarritik jaio gara, eta oso harro gaude atzean dagoen lan guztiaz".
Pablo Castrillok Kern Pharmaren maillota defendatzeko aukera izan du dagoeneko, eta denboraldi honetan, bost garaipen lortu ditu 23 urtez azpikoetan: Cirilo Zunzarrenen, Gorlako Igoeran, Valentziako Memorialean, Lazkao Proban eta 23 urtez azpiko Espainiako CRI Txapelketan.
Bestalde, Mikel Retegik txirrindularitzaren elitea ezagutzeko aukera izan du Limousingo Tourrean eta Poitou-Charentes Tourrean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa