12:00

Txirrindularitza

WOLLONGONG 2022

Van Vleuten, munduko txapeldun errepideko proban

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Herbeheretarrak ezustekoa eman, eta min hartuta egon arren urrezko domina bereganatu du Wollongongeko (Australia) Munduko Txapelketan. Ane Santesteban 30. izan da.

  • Annemiek Van Vleuten

    Annemiek Van Vleuten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Annemiek Van Vleutenek urrezko domina lortu du Wollongongeko Munduko Txapelketako errepideko proban. Erlojupekoan izandako erorikoaren ondorioz ukondoa minduta izan arren, herbeheretarrak ezustekoa eman du beste faboritoen aurretik helmugaratuta. Ane Santesteban 30. izan da.

164,3 kilometroko ibilbideko lasterketa azken kilometroan erabaki da. Annemiek Van Vleutenek ezustean harrapatu ditu faboritoak eta erasoa jo ostean aurrea hartu die azken metroetan. Segundo batera sartu da faboritoen taldea; euren arteko esprintean Lotte Kopecky belgikarra (bigarren) eta Silvia Persico italiarra (hirugarren) izan dira azkarrenak.

Van Vleutenek urte biribila itxi du garaipen honekin. 39 urterekin Giroa, Tourra, Vuelta eta Munduko Txapelketa irabazi ditu herbeheretarrak.

Euskal ordezkaritzari dagokionez, Ane Santesteban 30. helmugaratu da, garailearekiko 4 minutu eta 50 segundora. Idoia Erasok eta Lourdes Oyarbidek, aldiz, ezin izan dute lasterketa bukatu taldearentzat lan egin ostean.

SAILKAPENA:

1 - VAN VLEUTEN Annemiek 4:24:25

2 -  KOPECKY Lotte +0:01

3 - PERSICO Silvia d.b

4 - LIPPERT Liane d.b

5 - LUDWIG Cecilie Uttrup d.b

6 - SIERRA Arlenis d.b

7 -  LABOUS Juliette d.b

8 -  NIEWIADOMA Katarzyna d.b

9 - CHABBEY Elise d.b

10 -  LONGO BORGHINI Elisa d.b

- - - - -- - - - - - - - -- - - - - - - - - -- - - -

30 - SANTESTEBAN Ane +4:50

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena