Txirrindularitza
IRAILAK 8, OSTEGUNA
EITB MEDIA
Tropelak ibilbide gogorra izango du aurrean, 1. mailako Piornal gainera bi igoera egin beharko dituzte.
2022ko Espainiako Vueltako 18. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
Albisteak (15)
Irailaren 8an Vueltako 18. etapa jokatuko da, Trujillo eta Piornal gainaren artean, jardunaldiak 192 kilometroko ibilbidea izango du.
Tropelak ibilbide gogorrari egin beharko dio aurre, Piornal mendatera bi igoera eginez. Txirrindulari indartsuenen taldeek, sailkapen nagusian sustoren bat eman nahi badute, ondo antolatu beharko dute etapa honetako estrategia.
Lasterketak hiru mendate izango ditu bere ibilbidean, horietako bat helmugan. Horrela, txirrindulariek 2. mailako Desperá gaina igo beharko dute 109,7. kilometroan (% 9,4ko batez besteko maldak eta 3,7 kilometroko luzera). Mendate horren ondoren, 151,2. kilometroan, Piornal gainerako (1. mailakoa) bi igoeretako lehena iritsiko da. Hura Yusteko Monastegitik izango da: 13,5 kilometroko igoera, % 5eko batez besteko maldekin. Helmugara iristeko, txirrindulariek Piornal gainari aurre egin beharko diote berriro ere, oraingo horretan, baina, Jerte bailaratik.
Ikusi 17. etaparen profila | Ikusi 19. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Vueltako 18. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 18. etapa (irailak 8)
Ibilbidea: Trujillo – Piornal gaina
Distantzia: 192 km.
Hasiera-ordua: 12:19.
Amaiera-ordua: 17:14 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h) | 17:48 (35 km/h).
Mendiko saria: La Desperako gaina (2. mailakoa), 109,7. kilometroan. Piornaleko gaina (1. mailakoa), 151,2. kilometroan. Piornaleko gaina (1. mailakoa), 192. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa