18:48

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta (15. etapa)

Arensman nagusitu da Sierra Nevadan eta Evenepoelek lider jarraitzen du

EITB Media

Thymen Arensmanek irabazi du Espainiako Vueltako 15. etapa. Mas izan da bigarren eta 'Superman' Lopez hirugarren. Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Evenepoelek; 1'24"ko abantaila du Roglicekiko eta 2'01"ekoa Masekiko.

  • Thymen Arensman

    Thymen Arensman, 15. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Thymen Arensmanek (DSM) irabazi du Espainiako Vueltako 15. etapa, Martos eta Hoya de la Mora (Sierra Nevada) artean egin dena 149,6 kilometroko ibilbidearekin. Remco Evenepoelek (Quick Step - Alpha Vinyl) lidertzari eutsi dio.

Arensmanek bere lehen garaipen handia bereganatu du igande honetan (irailak 4) amaierarako 7 kilometro falta zirenean erasoa jo eta bakarrik helmugara iristita. Enric Mas (Movistar) izan da bigarren 1'22"ra eta Miguel Angel Lopez (Astana) hirugarren 1'25"era. Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) 1'44"ra gurutzatu du helmuga eta Remco Evenepoelek 1'59"ra.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Evenepoel; belgikarrak 1'34"ko abantaila du Roglicekiko eta 2'01"ekoa Masekiko. Juan Ayuso (UAE Emirates) liderrarekiko 4'49"ra dago eta Carlos Rodriguez (Ineos Grenadiers) 5'16"ra.

Etapa nagusienetakotzat jotzen den etapa ziztu bizian atera da Martosetik, ihesaldi azkar bat sortzeko interesak iraulita. Kelderman, sailkapen nagusiko zortzigarrena, erori egin da, Pozzovivo erretiratu, eta azkenean tropelari erronka botatzea erabaki duten 28 txirrindulari elkartu dira, tartean Carapaz, Nibali, Hugh Carthy, Rohan Dennis eta Jay Vine mendiko liderra.

Espedizioan Evenepoel, Roglic, Rodríguez eta Ayuso. Gogorrenetakoa Puerto del Castillo izan da (3. Mailakoa, 6,8 km % 4,5ean), non Vinek, Pico Jano eta La Fancuayaren konkistatzaileak, puntu gehien lortu ditu.

Ihesaldia 5 minuturen bueltan egonkortu denean, Lawson Craddock txapeldun estatubatuarrak eraso egin du aurrean, jarraitzaileen eta faboritoen taldearen aurrean pultsua bota nahian. Amerikarrak jendetza handiz zeharkatu du Granada, eta Purche gaina ere gainditu du (1. mailakoa, 9,1 km % 7,6ra eta 17ko aldapak), baina ordurako gainean zuen Vine, eta aise irten da taldetik.

Etapako sailkapena:

1 - ARENSMAN Thymen (DSM) 4:17:17

2 - MAS Enric (Movistar) +1:23

3 - LOPEZ Miguel Angel (Astana) +1:25

4 - VINE Jay (Alpecin) +1:30

5 - ROGLIC Primož (Jumbo) +1:44

6 - O'CONNOR Ben (AG2R) d. b.

7 - AYUSO Juan (UAE) +1:55

8 - HINDLEY Jai (BORA) d. b.

9 - MEINTJES Louis (Intermarché) d. b.

10 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +1:59

Sailkapen nagusia:

1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 56:40:49

2 - ROGLIC Primož (Jumbo) +1:34

3 - MAS Enric (Movistar) +2:01

4 - AYUSO Juan (UAE) +4:49

5 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +5:16

6 - LOPEZ Miguel Angel (Astana) +5:24

7 - ALMEIDA João (UAE) +7:00

8 - ARENSMAN Thymen (DSM) +7:05

9 - O'CONNOR Ben (AG2R) +8:57

10 - HINDLEY Jai (BORA) +11:36

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena