Txirrindularitza
IRAILAK 4, IGANDEA
EITB MEDIA
Txirrindulariek hiru mendate gainditu beharko dituzte, bat hirugarren mailakoa, beste bat lehen mailakoa eta azkena maila berezikoa.
2022ko Espainiako Itzuliko 15. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es
Albisteak (13)
Espainiako Vueltak mendiko etapa izango du irailaren 4an. Lasterketako 15. etapa Martosen hasi eta Sierra Nevadan bukatuko da, konkretuki Hoya de la Mora, Monachilen, 153 kilometroko ibilbidea egin ostean.
Etapako 33,8. kilometroan kokatuta dagoen hirugarren mailako Castillo mendatea izango da eguneko lehen igoera; guztira, 6,8 kilometroko igoera da, batez besteko % 4,5eko maldekin.
Kilometro batzuk geroago, konkretuki, 110,4. kilometroan kokatu dago Purche mendatea; lehen mailakoa da, 9,1 kilometroko igoera da, eta malden batez bestekoa % 7,1ekoa da.
Etapa Hoya de la Mora, Monachil, mendatea igota amaituko da. Maila bereziko mendate honek 18,3 kilometroko igoera du, eta bere malden batez bestekoa % 7,9koa da.
Ikusi 14. etaparen profila | Ikusi 16. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Vueltako 15. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 15. etapa (irailak 4)
Ibilbidea: Martos – Sierra Nevada. Hoya de la Morako gaina. Monachil
Distantzia: 149,6 km.
Hasiera-ordua: 13:21.
Amaiera-ordua: 17:17 (38 km/h) | 17:30 (36 km/h) | 17:45 (34 km/h).
Mendiko saria: Castillo mendatea (3. mailkoa), 33,8 kilometroan. Purcheko gaina (1. maila), 110,4 kilometroan. Sierra Nevada. Hoya de la Morako gaina. Monachil (berezia), 149,6 kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa