Txirrindularitza
IRAILAK 3, LARUNBATA
EITB MEDIA
Norbaitek ihes egin nahi badu, mendate horien aurretik egin beharko du, errepidea nahiko estua baita. Hemen eskalatzaileak proban jarriko dira.
2022ko Espainiako Itzuliko 14. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es
Albisteak (12)
Etapa lauen ondoren, larunbatean, irailaren 3an, Espainiako Vueltako parte-hartzaileek mendiko beste etapa bati egingo diote aurre. Nahiko modu leunean hasiko den etapa da, baina pixkanaka mailaz igoko da txirrindulariak proban jartzeko.
Montorotik hasita, 160,3 kilometro izango dituzte aurretik La Pandera mendilerrora iritsi arte.
Bidean hiru mendate gainditu beharko dituzte, zein baino zein zailagoak: hirugarren mailakoa, bigarren mailakoa eta lehen mailakoa helmugara iristeko. Siete Pilillasko mendatea (3. maila, 9,9 km % 3,5eko batez besteko maldarekin), Villares mendatea (2. maila, 10,4 km % 5,5eko batez besteko maldarekin) eta Pandera mendilerroa (1. maila, 8,4 km % 7,8ko batez besteko maldarekin).
Norbaitek ihes egin nahi badu, mendate horien aurretik egin beharko du, errepidea nahiko estua baita. Hemen eskalatzaileak proban jarriko dira.
Ikusi 13. etaparen profila | Ikusi 15. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
2022ko Espainiako Itzuliko 14 etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 14. etapa (irailak 3)
Ibilbidea: Montoro – La Panadera mendilerroa
Distantzia: 160,3 km.
Hasiera-ordua: 13:17.
Amaiera-ordua: 17:17 (40 km/h) | 17:30 (38 km/h) | 17:44 (36 km/h).
Mendiko saria: Siete Pilillasko mendatea (3. mailakoa), 107,2 kilometroan. Los Villaresko mendatea (2. mailakoa), 148,2 kilometroan. La Panadera mendilerroa (1. mailakoa), 160,3 kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa