20:36

Txirrindularitza

ABUZTUAK 27, LARUNBATA

2022ko Espainiako Itzuliko 8. etaparen profila eta ibilbidea: Pola de Laviana – Colláu Fancuaya (153,4 km)

EITB MEDIA

153,4 kilometro bigarren mailako bi mendaterekin, hirugarren mailako hirurekin eta lehen mailako batekin, txirrindularien erresistentzia proban jarriko dutenak, beraz, azken zatirako indarrak gorde beharko dituzte.

  • 2022ko Espainiako Itzuliko 8. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es

    2022ko Espainiako Itzuliko 8. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Larunbatean, abuztuak 27, Espainiako Itzulia iparralderantz itzuliko da, Asturiasko lurretara hain zuzen ere, bertan printzerrian zehar egingo diren bi etapetako bat garatzeko. Asteko azken-aurreko etapa altueretan jokatuko da, 3.300 metroko desnibela gaindituta.

Txirrindulariek sei mendate gainditu beharko dituzte Pola de Lavianatik irten eta Collau Fancuaya helmuga dutela. Honako hauek dira: Colladona gaina (2. maila, 6,4km % 7 ko batez besteko maila), Mozqueta gaina (2. maila, 6,8km % 6,6ko batez besteko maila), Santo Emiliano gaina (3. maila, 5,7km % 5,3ko batez besteko maila), Tenebreo mendatea (3. maila, 5,3km % 6,2ko batez besteko maila), Perlavia (3. maila, 4km % 7,7ko batez besteko maila) eta Collau Fancuaya (1. maila, 10,1km %8,5eko batez besteko maila).

153,4 kilometro bigarren mailako bi mendaterekin, hirugarren mailako hirurekin eta lehen mailako batekin, txirrindularien erresistentzia proban jarriko dutenak, beraz, azken zatirako indarrak gorde beharko dituzte.

Ikusi 7. etaparen profila | Ikusi 9. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Espainiako Itzuliko 8. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

2022ko Espainiako Itzuliko 8. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 8. etapa (abuztuak 27)

Ibilbidea: La Pola Llaviana – Collau Fancuaya. Yernes y Tameza

Distantzia: 153,4 km.

Hasiera-ordua: 13:38.

Amaiera-ordua: 17:18 (40 km/h) | 17:30 (38 km/h) | 17:43 (36 km/h).

Mendiko saria: Colladonako gaina (2. mailakoa), 9,8 kilometroan. Mozquetako gaina (2. mailakoa), 48,8 kilometroan. Santo Emilianoko gaina (3. mailakoa), 66,5 kilometroan. Tenebreoko mendatea (3. mailakoa), 98,1 kilometroan. Perlavia (3. mailakoa), 113,8 kilometroan. Collau Fancuaya. Yernes y Tameza (1. mailakoa), 153, 4 kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena