Txirrindularitza
ABUZTUAK 23, asteartea
EITB MEDIA
Lehen atseden egunaren ostean Espainiako Itzulia euskal errepideetan jarriko da berriz martxan Gasteizen hasi eta GUardian amaituko den etaparekin. Opakua eta Herrera dira ibilbideko bi mendateak.
2022ko Espainiako Itzuliko 4. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
Lehen atseden egunaren ostean Espainiako Vuelta Euskal Herrian jarriko da berriz martxan abuztuaren 23an, asteartean, Gasteizen hasi eta Guardian amaituko den etaparekin. Guztira, 152,5 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre txirrindulariek.
Irabazlea talde txiki baten arteko esprintean erabaki daitekeela aurreikusten da, ibilbidean bi mendate baitaude tartekatuta, eta horrek balizko ihesaldi bati helmugara iristeko aukerak eman dizkioke.
Opakua eta Herrera dira txirrindulariek gainditu beharko dituzten mendateak. Opakua ibilbideko 61. kilometroan egongo da: 2. mailako mendatea da, 5 kilometroko igoera du, batez besteko % 6,9ko maldekin.
Herrera, aldiz, 3. mailako mendatea da, eta 138. kilometroan kokatuta egongo da. Guztira, 7,3 kilometroko igoera da Herrerakoa, batez besteko % 4,8ko maldekin.
Behin Herrera igota, 14,5 kilometroko geratuko dira helmugarako; gehienak jaitsieran, baina etapako azken metroak ez dira lauak, aldapa txiki bat baitago.
Ikusi 3. etaparen profila | Ikusi 5. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 4. etapa (abuztuak 23)
Ibilbidea: Gasteiz – Guardia
Distantzia: 152,5 km
Hasiera-ordua: 13:53.
Amaiera-ordua: 17:20 (44 km/h) | 17:30 (42 km/h) | 17:41 (40 km/h).
Mendiko saria: Opakuako mendatea (2. mailakoa), 61,9 kilometroan. Herrerako mendatea (3. mailakoa), 138 kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa