Txirrindularitza
La Vuelta
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Mads Pedersen eta Daniel McLay izan dira lehenengo eta bigarren, hurrenez hurren, Vueltaren Herberehetako azken etapan. Edoardo Affini da lider berria.
Sam Bennet garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Sam Bennett (Bora-Hansgrohe) txirrindulari irlandarrak irabazi du igande honetan Espainiako Itzuliko hirugarren etapa, Herberehetako lurretan jokatu den azkena (193,2 kilometro Bredan hasi eta buka). Ondorioz, bigarren garaipena du jarraian, eta Edoardo Affinik eskuratu du maillot gorria, hortaz, Jumbo-Vismaren eskuetan jarraitzen du.
Bennettek bere maila erakutsi du lasterketaren azken zatian, larunbatean Utrechten lortu zuen balentria errepikatzeko. Horrela, irlandarra azkarrena izan da berriz ere esprintean, bere aurkariak gainditu eta bigarren egunez jarraian garaipena lortzeko.
Mads Pedersen danimarkarra (Trek-Segafredo), 2019an errepideko munduko txapeldun izandakoa, eztia ezpainetan zuela geratu da, eta bigarren postuan amaitu du, Daniel McLay (Team Arkéa-Samsic) britainiarraren aurretik.
3. etapako sailkapena:
1 - BENNETT Sam (BORA) 4:05:53
2 - PEDERSEN Mads (Trek) d.b.
3 - MCLAY Daniel (Arkéa) d.b.
4 - COQUARD Bryan (Cofidis) d.b.
5 - LIENHARD Fabian (Groupama) d.b.
6 - MERLIER Tim (Alpecin) d.b.
7 - GROVES Kaden (BikeExchange) d.b.
8 - BEULLENS Cedric (Lotto) d.b.
9 - ACKERMANN Pascal (UAE) d.b.
10 - VAN POPPEL Danny (BORA) d.b.
Sailkapen Nagusia:
1 - AFFINI Edoardo (Jumbo-Visma) 8:20:07
2 - OOMEN Sam (Jumbo-Visma) d.b.
3 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) d.b.
4 - KUSS Sepp (Jumbo-Visma) d.b.
5 - TEUNISSEN Mike (Jumbo-Visma) d.b.
6 - GESINK Robert (Jumbo-Visma) d.b.
7 - HAYTER Ethan (INEOS) +0:13
8 - CARAPAZ Richard (INEOS) d.b.
9 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d.b.
10 - SIVAKOV Pavel (INEOS) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa