Txirrindularitza
Espainiako Itzulia
I. G. | EITB MEDIA
Primoz Roglic esloveniarraren taldeak nagusitasunez irabazi du 24:40 minutuko denbora eginez.
Robert Gesink. Irudia: EFE
Robert Gesink herbeheretarrak estreinatu du Espainiako Itzuliko 77. edizioko maillot gorria, Jumbo Visma azkarrena izan ondoren Utrechten jokatu den taldekako 23,3 km-ko erlojupekoan.
Primoz Roglic esloveniarraren taldeak nagusitasunez irabazi du 24:40 minutuko denbora eginez, Ineosi 13 segundo ateraz eta Quick Stepi 14 segundo.
Laugarren BikeExchange izan da, 31 segundora eta bosgarren Juan Ayusoren UAE. Movistar hamargarren sailkatu da 43 segundora.
Larunbat honetan bigarren etapa Hertogenbosch eta Utrecht arteko 175,1 kilometroko ibilbide lauaren ildoan izango da.
1. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- Jumbo-Visma 24:40
2.- INEOS Grenadiers +0:13
3.- Quick-Step Alpha Vinyl Team +0:14
4.- Team BikeExchange - Jayco +0:31
5.- UAE Team Emirates +0:33
6.- Groupama - FDJ +0:38
7.- BORA - hansgrohe +0:41
8.- Trek - Segafredo +0:42
9.- Bahrain - Victorious d. b.
10.- Movistar Team +0:43
20.- Euskaltel - Euskadi +1:32
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- GESINK Robert (Jumbo) 0:24:40
2.- ROGLIC Primož (Jumbo) d. b.
3.- HARPER Chris (Jumbo) d. b.
4.- KUSS Sepp (Jumbo) d. b.
5.- DENNIS Rohan (Jumbo) d. b.
6.- AFFINI Edoardo (Jumbo) d. b.
7.- OOMEN Sam (Jumbo) d. b.
8.- TEUNISSEN Mike (Jumbo) md. b.
9.- HAYTER Ethan (INEOS) +0:13
10.- CARAPAZ Richard (INEOS) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa