11:10

Txirrindularitza

ABUZTUAK 21, IGANDEA

2022ko Espainiako Itzuliko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Breda – Breda (193,5 km)

EITB MEDIA

Herbehereetako errepideetan barrena jokatuko den hirugarren jardunaldia beste aukera bat izango da tropeleko gizonik azkarrenek distira egin dezaten.

  • Perfil de la etapa 3 de la Vuelta a España 2022. Foto: lavuelta.es

    Perfil de la etapa 3 de la Vuelta a España 2022. Foto: lavuelta.es

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abuztuaren 21ean lehiatuko den Espainiako Itzuliko 3. etapa Herbehereetan barrena jokatuko den azkena izango da. Jardunaldia Bredan hasi eta amaituko da.

Txirrindulariek 193,5 kilometroko ibilbide ia guztiz laua izango dute aurrean beste behin ere. Egunaren azken txanpan, abiapuntu izango duten Bredara bueltatuko dira, bertan etapa garaipena bilatzeko.

Etapak, bezperan gertatu legez, laugarren mailako mendatetxo bat baino ez du izango ibilbideko zailtasun nabarmen gisa (Rijzendeweg). 133,8. kilometroan egongo da kokatuta, eta 400 metroko igoera baino ez da izango, % 3,7ko batez besteko aldapekin.

Horrenbestez, bigarren egunez jarraian, esprinterrek aukera paregabea izango dute euren dohainak erakusteko

Ikusi 2. etaparen profila | Ikusi 4. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Espainiako Itzuliko 3. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

2022ko Espainiako Itzuliko 3. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 3. etapa (abuztuak 21)

Ibilbidea: Breda – Breda

Distantzia: 193,5 km

Hasiera-ordua: 12:52.

Amaiera-ordua: 17:04 (46 km/h) | 17:15 (44 km/h) | 17:28 (42 km/h).

Mendiko saria: Rijzendeweg (4. mailakoa), 133,8 kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena