Txirrindularitza
UCI-REN ZIGORRA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
UCIk 2022ko Frantziako Tourretik deskalifikatu du txirrindulari kolonbiarra, "tramadola erabiltzeko debekua urratzeagatik".
Nairo Quintana. Argazkia: EFE
Nairo Quintana (Arkéa Samsic) txirrindulari kolonbiarrak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du 2022ko Espainiako Itzulia jokatuko, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) bere aurka jarritako zigorretik Kirol Arbitrajeko Auzitegiaren (TAD) aurrean bere burua defendatu ahal izateko. Izan ere, UCIk 2022ko Frantziako Tourretik deskalifikatu egin du txirrindulari kolonbiarra, "tramadola erabiltzeko debekua urratzeagatik".
"Jakinarazten dut ez dudala Vueltan parte hartuko Kirol Arbitrajeko Auzitegian nire arrazoiak azalarazteko. Denboraldiaren amaieran itzuliko naiz lehiara", adierazi du Quintanak ohar batean.
Ordu batzuk lehenago, Quintanak berak baieztatu egin zuen bere burua defendatuko zuela, eta zigorra apelatuko zuela TADen aurrean, nahiz eta horrek ez zion eragozten beste lasterketa batzuetan parte hartzen jarraitzea. Horrez gain, ziurtatu zuen ostiral honetan hasiko den Espainiako Itzuliko irteeran egongo zela; aitzitik, aburuz aldatu du.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa