18:19

Txirrindularitza

DAUPHINÉ KRITERIUMA

Jumboren erakustaldia Dauphinen: Roglicek irabazi du lasterketa eta Vingegaardek azken etapa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Herbehereetako taldea oso nagusi izan da lasterketako lehen etapatik. Hasiera batean, Wout van Aertekin, eta, ondoren, Primoz Roglic esloveniarraren eskutik.

  • Roglic eta Vingegaard elkarri eskua emanda sartu dira helmugan

    Roglic eta Vingegaard elkarri eskua emanda sartu dira helmugan. Argazkia: EITBren bideo batetik

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarrak bereganatu du Dauphine Kriteriuma lasterketaren 74. edizioa, Saint-Alban-Leysse eta Plateau de Salaison (138 km) artean jokatu den azken etapan elastiko horia arazorik gabe defendatu eta gero. Jonas Vingegaard danimarkarra, esloveniarraren taldekidea, gailendu da azken etapan.

Esloveniarrak liderraren elastikoa jantzi zuen larunbatean, eta egoera kontrolpean mantendu du azken jardunaldi zailean. Vingegaard eta Steven Kruijswijk taldekideen laguntzarekin lasterketa goitik behera menderatu dute. Hala, Dauphineko irabazleak Vingegaardi utzi dio etapa garaipena, bere taldeburuaren alde hustu baita eta, hori gutxi balitz bezala, bigarren amaitu du sailkapen nagusian.

Bestalde, aipatu biengandik 15 segundora iritsi den Ben O'Connor australiarrak (AG2R Citroën) ezin izan dio Jumboren erritmoari eutsi helmugarako 5 kilometro falta zirela, eta sailkapen nagusiko hirugarren postuarekin konformatu behar izan du.

Tobias Halland Johannessen norvegiarrak (Uno X Pro), lasterketako maillot zuriak, eta Tao Geoghegan Hart britainiarrak (INEOS Grenadiers) ere amore eman behar izan dute.

Eguneko ihesaldia lasterketaren buruan iritsi da Plateau de Solaison mendatera, baina Jumbo-Visma taldearen lana ezinbestekoa izan da ihesaldia neutralizatzeko. Jan Hirt (Intermarché-Wanty-Gobert Matériaux) txekiarra ere saiatu da etapa eskuratzen, baina ezin izan du ezer egin Herbehereetako taldearen aurrean.

Etapako sailkapena:

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 3:49:20

2 - ROGLIC Primož (Jumbo) d.b.

3 - O'CONNOR Ben (AG2R) +0:15

4 - CHAVES Esteban (EF) +0:53

5 - GUERREIRO Ruben (EF) d.b.

6 - CARUSO Damiano (Bahrain) +0:55

7 - MEINTJES Louis (Intermarché) d.b.

8 - HAIG Jack (Bahrain) d.b.

9 - KRUIJSWIJK Steven (Jumbo-Visma) +1:20

10 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) +1:40

Sailkapen orokorra:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) 29:11:22

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) +0:40

3 - O'CONNOR Ben (AG2R) +1:41

4 - CARUSO Damiano (Bahrain) +2:33

5 - HAIG Jack (Bahrain) +3:13

6 - MEINTJES Louis (Intermarché) +3:17

7 - CHAVES Esteban (EF) +3:18

8 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +3:44

9 - GUERREIRO Ruben (EF) +3:48

10 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) +3:51

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena