17:23

Txirrindularitza

1. ETAPA

Van Aert, Dauphineko lehen liderra

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jumbo-Vismako txirrindulari belgikarrak Hayter eta Quinn gainditu ditu esprintean, lasterketako estreinako jardunaldian.

2:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Wout van Aert (Jumbo-Visma) txirrindulari belgikarrak irabazi du Dauphine Kriteriumeko lasterketaren 74. edizioko lehen etapa, Frantziako Voulte-sur-Rhône herrian hasi eta Beauchastelen amaitu dena (191,5 kilometro).

27 urteko belgikarrak 2020an lortutako balentria errepikatu du, lehen jardunaldiko loria bereganatu baitu, esprint baten ostean. Aurkariek ezin izan diote aurrerik egin denboraldiko bere laugarren garaipena lortzeko bidean ( bere ibilbide profesionaleko 34.a).

Tropelak gogor lan egin du eguneko ihesaldia harrapatzeko. Maxime Bouet (Arkéa Samsic), Pierre Rolland (B & B Hotels-KTM) eta Laurens Huys (Intermarche-Wanty-Gobert Materiaux) frantziarrak izan dira bertako protagonistak, eta hiru minutu eta erdiko tartea izatera iritsi dira.

Hirugarren mailako Chambon de Bavas mendateko igoeran tropelak ezarri duen erritmo altuak, esprinterren itxaropenak zapuztu ditu. Horregatik, Rémi Cavagna (Quick Step-Alpha Vinyl) frantziarra ohikoa duen eraso horietako bat jo du helmugatik 1,5 kilometrora, baina Christophe Laporte (Jumbo-Visma) herrikideak ez dio utzi alde egiten.

Hala, lehen etapa esprintean erabaki da, eta Van Aertek lortu du garaipena, azkarrena Ethan Hayter (INEOS) britainiarraren eta Sean Quinn (EF Education) estatubatuarraren aurretik.

Astelehen honetan bigarren etapa korrituko da, Saint-Pérayn hasi eta, lau mendate igaro ondoren, Brives-Charensacen amaituko dena (170 kilometro). Mendate horietako azkena helmugatik 9 kilometrora gainditu beharko dute txirrindulariek.

Etapako sailkapena:


1 - VAN AERT Wout Jumbo-Visma 4:37:31

2 - HAYTER Ethan (INEOS) d.b.

3 - QUINN Sean (EF) d.b.

4 - PAGE Hugo (Intermarché) d.b.

5 - BOASSON HAGEN Edvald (TotalEnergies) d.b.

6 - STUYVEN Jasper (Trek) d.b.

7 - VENTURINI Clément (AG2R) d.b.

8 - VAN GILS Maxim (Lotto Soudal) d.b.

9 - THOMAS Benjamin (Cofidis) d.b.

10 - STEIMLE Jannik (Quick-Step) d.b.

Sailkapen nagusia:

1 - VAN AERT Wout Jumbo-Visma 4:37:31

2 - HAYTER Ethan (INEOS) +0:04

3 - QUINN Sean (EF) +0:06

4 - BOUET Maxime Team Arkéa Samsic +0:07

5 - HUYS Laurens Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +0:08

6 - ROLLAND Pierre B&B Hotels - KTM +0:09

7 - PAGE Hugo (Intermarché) +0:10

8 - BOASSON HAGEN Edvald (TotalEnergies) d.b.

9 - STUYVEN Jasper (Trek) d.b.

10 - VENTURINI Clément (AG2R) d.b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena