Txirrindularitza
Klasikoa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Eroriko handi baten ondorioz, Julian Alaphilippe faborito nagusietako batek lasterketa utzi behar izan du. Euskal txirrindularien artean, Ion Izagirre izan da onena, 27. postuan.
Remco Evenepoel, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketako helmugan. Argazkia: Efe.
Albisteak (3)
Remco Evenepoel gazteak (Quick Step) lehen aldiz irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa, klasikoen artean zaharrena.
22 urteko txirrindulariak 6 ordu, 12 minutu eta 38 segundo behar izan ditu ibilbideko 257,2 kilometroak egiteko. Evenepoelek erasoa jo du helmugarako 28 kilometrora, La Redoute mendatean gora, eta 48 segundoko aldearekin helmugaratu da, bera bakarrik. Ondoren taldetxo bat sartu da, eta bertan izan dira Quinten Hermans (Intenarché-Wanty), bigarren, eta Wout Van Aert (Jumbo Visma) hirugarren.
Julian Alaphilippe faborito nagusietako batek lasterketa utzi behar izan du, 60. kilometroan izandako eroriko handian min hartu ostean.
Alejandro Valverdek, aldiz, zazpigarren egin du, irabazlearengandik 48 segundora. Murtziarrak bosgarren garaipena lortzea zuen helburu, Eddy Merckxen marka historikoa berdintzeko, 2006an, 2008an, 2015ean eta 2017an gailendu ostean.
Euskaldunen artean, Ion Izagirre izan da onena, 27. postuan.
SAILKAPENA
1-. EVENEPOEL Remco Quick-Step Alpha Vinyl Team 6:12:38
2-. HERMANS Quinten Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +0:48
3-. VAN AERT Wout Jumbo-Visma +0:48
4-. MARTÍNEZ Daniel Felipe INEOS Grenadiers +0:48
5-. HIGUITA Sergio BORA - hansgrohe +0:48
6-. TEUNS Dylan Bahrain - Victorious +0:48
7-. VALVERDE Alejandro Movistar Team +0:48
8-. POWLESS Neilson EF Education-EasyPost +0:48
9-. HIRSCHI Marc UAE Team Emirates +0:48
10-. WOODS Michael Israel - Premier Tech +0:48
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa