15:37

Txirrindularitza

5. ETAPA

Bardetek bereganatu du Alpeetako Tourra, Pinotek azken etapa eta Pello Bilbaok laugarren amaitu du nagusian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bahrain taldeko txirrindulari bizkaitarrak ezin izan dio lidergoari eutsi, jardunaldiko azken mendatean atzean geratu ostean.

  • Thibaut Pino. Artxiboko argazkia

    Thibaut Pino. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Romain Bardet (DSM) frantziarrak irabazi du Alpeetako Tourraren 45. edizioa, Lienzen (Austria) hasi eta amaitu den bosgarren etapa zeharo euritsua jokatu ostean. 114 kilometroko ibilbidea izan duen azken jardunaldi horretan, Thibaut Pinot (Groupama) nagusitu da, David de la Cruz (Astana) kataluniarraren aurretik, biek batera ihesaldian hainbat kilometro egin eta gero.

Pinot (Lure, 31 urte) De La Cruz baino gehiago izan da une erabakigarrian: helmugatik 150 metrora abiatu da, eta haren eraso kolpeari ezin izan dio inolako erantzunik eman ordurako erabat hustuta zegoen Astanako txirrindulariak.

2014ko Tourreko hirugarren sailkatua pozik helmugaratu da, bezperako samindura ahaztuta (orduko hartan Superman Lopezen aurrean amore ematea egokitu zitzaion). Hirugarren postua Lennard Kamna alemaniarrarentzat izan da, eta laugarrena, berriz, Igor Arrieta nafarrarentzat (Kern Pharma), irabazlearengandik 2:43ra. Guztiak eguneko ihesaldiko protagonistak izandakoak, hain zuzen ere.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Bardetek (Brioude, 31 urte) gaur arte lider zihoan Pello Bilbao bizkaitarra gainditu du. Bilbaok ezin izan dio erantzun frantziarrak azken igoeran urrutitik egindako erasoari. Gainera, Bardetek Aresman bere taldekidearen laguntza izan du, eta hark lan aparta egin du bere liderraren alde helmugaraino bertaraino.

Horrenbestez, Frantziako Tourrean bigarren eta hirugarren izan eta lasterketa horretan 3 etapa bereganatutakoa den Bardetek, 14 segundoko aldea atera dio sailkapen nagusian bigarren tokian amaitu duen Michael Storerri (Groupama) eta 16 Thymen Arensmani. Pello Bilbao, aldiz, podiumetik kanpo geratu da azkenerako; izan ere, laugarren postuan bukatu du gernikarrak, irabazlearengandik 37 segundora. Bere taldekidea den Mikel Landak, bere aldetik, egun txarra izan du, eta behera egin du sailkapenean, hamaikagarren tokira arte, 2:17 minutura.

AZKEN ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - PINOT Thibaut (Groupama - FDJ 3:09:24

2 - DE LA CRUZ David (Astana) +0:07

3 - KÄMNA Lennard (BORA) +1:46

4 - ARRIETA Igor (Kern Pharma) +2:43

5 - TRÆEN Torstein (Uno-X) +3:26

6 - AMADOR Andrey INEOS Grenadiers +8:09

7 - STORER Michael (Groupama) +8:36

8 - BARDET Romain (Team DSM) m.t.

9 - ARENSMAN Thymen (Team DSM) +8:38

10 - VALTER Attila (Groupama) +9:15

11 - GALL Felix (AG2R) m.t.

12 - BILBAO Pello (Bahrain) m.t.

19 - LANDA Mikel (Bahrain) +10:35

BEHIN BETIKO SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - BARDET Romain Team DSM 18:59:29

2 - STORER Michael (Groupama) +0:14

3 - ARENSMAN Thymen (Team DSM) +0:16

4 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:37

5 - VALTER Attila (Groupama) +0:49

6 - GALL Felix (AG2R) +0:53

7 - PORTE Richie (INEOS) +1:00

8 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +1:57

9 - CARTHY Hugh (EF Education) +2:08

10 - SIVAKOV Pavel (INEOS) +2:13

11 - LANDA Mikel (Bahrain) +2:17

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena