Txirrindularitza
Igande honetan
Agentziak | EITB MEDIA
Emakumezkoen lasterketak 128 kilometroko ibilbidea izango du, tartean aldapa gogorrez betetako 10. Gizonezkoek, berriz, 254 kilometroko ibilbidea egingo dute.
Van der Poel eta aurtengo edizioan parte hartuko ez duen Pogaçar. Irudia: EITB Media.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Mathieu Van der Poel aurtengo Flandriako Itzuliko irabazlea da Amstel Gold Race lasterketaren 56. edizioa irabazteko faborito nagusia. Lasterketa Maastrichten hasi eta Valkenburgen amaituko da, 254,1 kilometroko ibilbidearekin. Alex Aranburu eta Ivan Garcia Cortina (Movistar) eta Juan Ayuso (UAE Emirates) ere irteeran izango dira.
Lasterketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Wout Van Aert eta Tadej Pogacar 2021eko edizioko irabazlea ez dira irteeran izango eta, ondorioz, Van der Poel da faborito nagusia. Sasoi betean da gainera, Flandriako lasterketan erakutsi bezala.
Paris Roubaix lasterketarako astebeteren faltan (Frantziako hauteskundeen ondorioz atzeratu egin zuten), Movistarrek Alex Aranburu eta Ivan Garcia Cortina izango ditu buru. Hauekin batera, Íñigo Elosegi, Abner González, Johan Jacobs, Max Kanter eta Vinicius Rangel izango dira.
Lasterketak ohiko ibilbidea berreskuratu du aurten. Irteera Maastrichten izango da, eta aurretik 33 mendate txiki izango dituzte helmugara iritsi arte.
Emakumezkoen lasterketa
Emakumezkoen lasterketan, berriz 128 kilometroko ibilbidea egingo dute Maastricht eta Valkenburg artean. Movistar taldeko Annemiek Van Vleuten da faborito nagusia oraindik garaipenik lortu ez duen etxeko lasterketan.
Strade Bianchen eta Flandriako Itzulian garaipena lortzear izan da, eta oraingoan herbeheretarrak ez du hutsik egin nahi. Arlenis Sierra, Emma Norsgaard, Katrine Aalerud, Aude Biannic eta Paula Patiño txirrindulariek osatzen dute Movistar taldea.
Ibilbidean mendatetxo gogorrak izango dituzte, eta 10 kilometroko tartean igoerak bata bestearen atzetik kateatuko dituzte: Eyserbosweg (76 km-ra), Fromberg (72 km-ra) eta % 20 arteko aldapak dituen Keutenberg (68 km-ra). Ondoren, Valkenburgen sartu eta Geulhemmerberg eta Bemelerberg hiru aldiz igoko dituzte, eta Cauberg mitikoa, berriz, lau aldiz. Azken igoera helmugatik kilometro bakar batera egingo dute.
Azken edizioetako irabazleak gizonezkoen lasterketan:
2021. Wout Van Aert (PSB)
2019. Mathieu Van der Poel
2018. Michael Valgreen (DIN)
Azken edizioetako irabazleak emakumezkoen lasterketan:
2021. Marianne Vos (PSB)
2019. Katarzyna Niewiadoma (POL)
2018. Chantal Van den Broeck (PSB)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa