Txirrindularitza
Alentejoko Itzulia
EITB Media
Aularrek irabazi du estreinako etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Taldekide duen Leitao bigarren izan da.
Aular eta Leitao, Alentejoko Itzuliko lehen etapako helmuga gurutzatzen. Argazkia: @voltaaoalentejo
Caja Rural – Seguros RGAk hasiera bikaina eman dio Alentejoko Itzuliari, estreinako etapa Orluis Aularrek irabazi duelako, eta taldekide duen Iuri Leitao bigarren izan delako. Gainera, Aularrek liderraren elastikoa jantzi du.
Lehen etapa Vendas Novas eta Sines artean egin da, eta 176,8 kilometroko ibilbidea izan du. Azken metroetara bat eginda iritsi da tropela. Aularrek erasoa jo du, metro batzuetako abantaila hartu, eta tropelak ezin izan du harrapatu Venezuelakoa. Leitao (Caja Rural – Seguros RGA) helmugaratu da bigarren tropelaren buruan, eta hirugarren postua Leangel Linarezentzat (Tavfer-Mortagua) izan da. Mikel Aristi (Euskaltel - Euskadi) hamabigarren izan da.
Sailkapen nagusiko lehen postuan da Aular eta lau segundo ateratzen dizkie Leitao (bigarren) eta Rodrigo Caixas (hirugarren) LA Aluminios-Credibom taldeko txirrindulariari.
Lehen etapako sailkapena:
1 - AULAR Orluis (Caja Rural - Seguros RGA) 4:05:56
2 - LEITÃO Iuri (Caja Rural - Seguros RGA) d. b.
3 - LINAREZ Leangel (Tavfer-Mortagua-Ovos Matinados) d. b.
4 - MATIAS João (Tavfer-Mortagua-Ovos Matinados) d. b.
5 - FREITAS Daniel (Radio Popular - Paredes - Boavista) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - AULAR Orluis (Caja Rural - Seguros RGA) 4:05:46
2 - LEITÃO Iuri (Caja Rural - Seguros RGA) + 4ª
3 - CAIXAS Rodrigo (L.A. Aluminios / Credibom) + 4"
4 - FERNANDES Venceslau (ABTF - Feirense) + 5"
5 - LINAREZ Leangel (Tavfer-Mortagua-Ovos Matinados) + 6"
Hurrengo zuzenekoak
28 | 22:10 - 00:45 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa