Txirrindularitza
Espainiako Itzulia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euskaltel-Euskadik Espainiako Itzuliko 77. edizioan hartuko du parte, abuztuaren 19an hasi eta irailaren 11n amaituko dena. Jorge Azanza kirol-zuzendariak balorazio positiboa egin du.
Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria. Argazkia: EITB MEDIA
Albisteak (4)
Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko kirol-zuzendaria pozik azaldu da astelehen honetan Espainiako Itzuliaren 77. edizioan parte hartzeko gonbidapena jaso ostean. Haren ustez, Espainiako lasterketan parte hartzeak "guztiari zentzua ematen dio" eta "taldek urratsak ematen dituela ikustea ahalbidetzen du".
"Txirrindularien ikasketa bidearen gailurra da lasterketa hau; baita beste WorldTour lasterketa batzuk ere, baina Vuelta berezia da, ibilbidea zein lasterketaren maila handia baita", azpimarratu du kirol-zuzendariak talde laranjak zabaldutako adierazpenetan.
Azanzaren aburuz, abuztuaren 19an Utrechteko irteeran egotea "amets bat da" teknikari zein txirrindularientzat. Zaila izango den arren, "etapa batzuk borrokatzeko ilusioa eta itxaropena" dutela gaineratu du. Euskaltel-Euskadik begiz jota ditu Euskal Herrian egingo diren etapak.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa