Txirrindularitza
AZKEN ETAPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Britainiarrak estutasun handia eragin dio esloveniarrari, zeinak Wout Van Aert taldekide belgikarraren laguntza behar izan duen lidergoari eusteko.
Primoz Roglic Paris-Nizako podiumean. Argazkia: EFE
Albisteak (6)
Bideoak (1)
Primoz Roglicek (Jumbo Visma) irabazi du Paris-Niza lasterketaren 80. edizioa, Nizan hasi eta amaitu den 115 kilometroko zortzigarren eta azken etaparen ondoren. Simon Yates (BikeExchange) britainiarra gailendu da etapan azken mendatean jotako erasoari esker. Britainiarraren erasoaldiak kinka larrian jarri du esloveniarraren lidertza une batzuez.
Estuasun handiz, eta Wout Van Aert taldekide belgikarraren laguntza apartarekin, Roglicek bere izena jarri du Paris-Nizako historian, Simon Yates 29 segundoko aldearekin garaituta. Yatesek Col D 'Eze mendatearen gora egin du aurrera, eta liderra atzean utzi ostean, bakar-bakarrik heldu da Nizako Ingelesen Pasealekura.
Agertoki sinboliko horretan, Yates (Bury, 29 urte) besoak gora sartu da garaipen ikaragarria sinatuz, erabateko balentria izatetik urrats batera geratu dena. 2018ko Vueltako irabazleak 9 segundoko aldea (gehi gainsaria) atera die bere jazarpenean gogor jardun duten Van Aert eta Roglici.
Faboritoen bigarren tropeltxoa 1:44ra iritsi da, Daniel Felipe Martinez, Nairo Quintana, Adam Yates eta Ion Izagirrerekin, besteak beste.
Yatesek Col D 'Ezeko aldapetan egindako erasoak agerian utzi ditu Espainiako Itzulia hiru aldiz irabazi duen txirrindulari handiaren miseriak. Azkenerako baina, britainiarra garaipenarekin eta sailkapen nagusiko bigarren postuarekin konformatu behar izan da, 29 segundora.
Podiumeko bigarren koska Daniel Felipe Martinez kolonbiarrarentzat izan da, Adam Yatesek laugarren tokian amaitu du, Quintanak bosgarren eta Ion Izagirre gipuzkoarrak, zazpigarren.
Simon Yates, Paris-Nizako azken etaparen irabazlea. Argazkia: EFE
ZRTZIGARREN ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - YATES Simon (BikeExchange) 2:52:59
2 - VAN AERT Wout (Jumbo) +0:09
3 - ROGLIC Primož (Jumbo) m.t.
4 - MCNULTY Brandon (UAE) +1:44
5 - KRAGH ANDERSEN Søren (Team DSM) m.t.
6 - KÜNG Stefan (Groupama) m.t.
7 - PARET-PEINTRE Aurélien (AG2R) m.t.
8 - YATES Adam (INEOS) m.t.
9 - POELS Wout (Bahrain) m.t.
10 - IZAGIRRE Ion (Cofidis) m.t.
LASTERKETAKO BEHIN BETIKO SAILKAPENA:
1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 29:19:15
2 - YATES Simon (Team BikeExchange) +0:29
3 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS) +2:37
4 - YATES Adam (INEOS) +3:29
5 - QUINTANA Nairo (Team Arkéa) +3:43
6 - HAIG Jack (Bahrain) +3:51
7- IZAGIRRE Ion (Cofidis) +4:52
8 - ALMEIDA João (UAE) +5:43
9 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +5:48
10 - PARET-PEINTRE Aurélien (AG2R) +6:32
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa