Txirrindularitza
Tirreno - Adriatikoa, 6. etapa
EITB Media
Esloveniarrak beste erakustaldi bat eman du Carpegnanen; Mikel Landari eta Jonas Vingegaardi 1:03ko atera die helmugan. Pello Bilbao bederatzigarrena izan da da.
Tadej Pogacar, 6. etapako irabazlea. Argakia: EFE
Tadej Pogacar (UAE Emirates) txirrindulariaren beste erakustaldi bat bizi egin da gaur Tirreno - Adriatiko lasterketako 6. etapan.
Apecchio eta Carpegna artean 215 kilometroko jardunaldia burutu du tropelak eta esloveniarrak helmugarako 17 falta zirenean jo du erasoa eta helmugara bakar bakarrik heldu da beste behin (Strade Bianchen egin zuen bezala).
Gaurkoan Mikel Landaren (Bahrain - Victorious) bertsio onena ikusi egin da. Hirugarren egin du etapan eta podiumean ere sartu da. Pello Bilbaok (Bahrain - Victorious) bederatzigarren gin du.
Eguneko ihesaldi garrantzitsuenean Alex Aranburu (Movistar Team) sartu egin da eta berarekin batera, Mas, Alaphilippe, Honore, Cosnefroy, Marco Haller, Davide Bais, Konychev eta Quinn Simmons.
Halere faboritoen taldeak beti izan du aurreko taldea begibistan. Pogacar, Ciccone, Landa, Vingegaard, Bilbao, Mas, Caruso eta Hindley osotutako taldeak bertan behera utzi du ihesaldia.
Aranburu eta Vingegaard
Carpegnako bigarren igoeran Pogacar, Mas, Landa eta Vingegaard geratu dira buruan eta gaina zapaldu baino lehen UAEko gizonak erasoa jo eta bakarrak egin du aurrera.
Maldan behera Enric Mas erori egin da eta Pogacarren atzetik Landa eta Vingegaard geratu dira. Helmugan 1:04ra heldu da bikotea, esloveniarraren beste erakustaldi batean.
Igandean amaituko 2022ko Tirreno - Adriatikoa. San Benedetto del Tronton hasi eta amaituko da159 kilometroko egin eta gero. Esprintean amaitzea espero da.
Landa, "oso pozik"
Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan, Mikel Landa "oso pozik" agertu da gaurko etapan lortutako emaitzarekin, eta Masen erorikoarekin "zorte pixka bat" izan duela aitortu du.
Igande honetan jokatuko den Tirrenoko azken etapari begira, ezustekorik ez egotea espero du, sailkapenean Richie Porterekiko daukan 11 segundoko tarteari eutsi ahal izateko eta lasterketa podiumean amaitzeko.
6. ETAPAKO SAILKAPENA
1- POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 5:28:57
2- VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) 1:04
3- LANDA Mikel (Bahrain - Victorious) 1:04
4- PORTE Richie (INEOS Grenadiers) 1:34
5- CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) 1:49
6- HINDLEY Jai (BORA - hansgrohe) 1:49
7- PINOT Thibaut (Groupama - FDJ) 1:49
8- CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) 2:23
9- BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) 2:23
10- ARENSMAN Thymen (Team DSM) 2:23
SAILKAPEN NAGUSIA
1- POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 23:45:55
2- VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) 1:52
3- LANDA Mikel (Bahrain - Victorious) 2:33
4- PORTE Richie (INEOS Grenadiers) 2:44
5- HINDLEY Jai (BORA - hansgrohe) 3:05
6- ARENSMAN Thymen (Team DSM) 3:16
7- CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) 3:20
8- PINOT Thibaut (Groupama - FDJ) 3:37
9- BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) 3:51
10- CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) 4:03
¿ Tirreno Adriatico @eolo_it 2022
— Tirreno Adriatico (@TirrenAdriatico) March 12, 2022
¿ Padrone indiscusso @TamauPogi
¿ Undisputed ruler @TamauPogi #TirrenoAdriatico pic.twitter.com/pZIKV0OUQW
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa