Txirrindularitza
Martxoak 7-13
EITB Media
57. edizioa Lido di Camaioren hasi eta San Benedetto del Tronton amaituko da zazpi etapa eta gero.
2022ko Tirrenoko kartela
Tirreno-Adriatikoko 57. edizioa jokatuko da aurten, martxoren 7tik 13ra bitartean. Lido di CamaiorEen hasi eta 1131,9 kilometro egin eta gero, urtero legez, San Benedetto del Trontora helduko dira txirrindulariak.
2022ko ETAPAK eta PROFILAK
1. etapa: martxoak 7, Lido di Camaiore-Lido di Camaiore (CRI) (13.9 km)
Erlojupekoa lasterketa hasteko eta lehen liderraren elastikoa janzteko. Erlojuaren kontra trebeak direnentzat ia 14 kilometroko ibilbidea.
Tirreno - Adriático
2. etapa: martxoak 8, Camaiore-Sovicille (219 km)
Helmugarako 20 kilometroren faltan Chiusdino igoera dago. Erasoak jotzeko leku aproposena liderraren elastikoa jantzi nahi duenarentzat.
3. etapa: martxoak 9, Mulo-Terni (170 km)
Ihesaldietarako egun aproposa, bestela tropelak gizon azkarrentzat prestatuko du eguna.
4. etapa: martxoak 10, Cascata delle Marmore-Bellante (202 km)
Bellante bidean Sant'Onofrioko mendatea gainditu beharko dute zikliste, %7ko eta %11ko aldapekin.
5. etapa: martxoak 11, Sefro-Fermo (155 km)
Apeninotik Fermora eta tartean '5 Hesi'. Azken kilometroan dagoen aldapak %10eko pendiza du, beraz, garaipena erdiesteko hautagai gutxi.
6. etapa: martxoak 12, Apecchio-Carpegna (213 km)
Lehen zatian aldapa gutxi eta amaitzeko zirkuitu bat Cippo di Carpegna mendatean aldapa gogorrekin, batez beste %14ko pendizak eta 6 kilometroko igoera.
7. etapa: martxoak 13, San Benedetto del Tronto-San Benedetto del Tronto (159 km)
Lehen zatian ibilbide gorabeheratsua eta azken 80 kilometroak lau-lauaK esprintean amaitzeko.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa