19:35

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia, 4. etapa

Etapa garaipena eta lidergoa Poelsentzat

EITB MEdia

Poels liderrak hamar segundoko abantaila du Miguel Angel Lopez (Astana) kolonbiarrarekin sailkapen nagusian.

  • Wouter Poelsen garaipena 4. etapan. Argazkia: EFE

    Wouter Poelsen garaipena 4. etapan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Herbehereetako Wouter Poels (Bharein) txirrindulariak erdietsi du garaipena Andaluziako Itzuliko 68. edizioko 4. etapan eta lidergoa kendu dio Alessandro Covi (UAE Emirates) italiarrari.

Cullar Vega eta Baza (Granada) herrien artean 167 kilometro burutu dituzte ziklistek 3 ordu, 56 minutu eta 52 segundotan.

Poels liderrak hamar segundoko abantaila du Miguel Angel Lopez (Astana) kolonbiarrarekin sailkapen nagusian; hirugarren Cristian Rodriguez (TotalEnergies) da, hamabira.

Etapari dagokionez aurrenekoak tropelean erasoak jotzen Mikkel Honore (Quick-Steep), Greg Van Avermaet (Ag2R), Rune Herregods (Sport Vlaanderen), Jenno Berckmoes (Sport Vlaanderen) eta Taco Van der Hoorn (Intermarch) izan dira, baina ihesaldia aurki harrapatu du tropel nagusiak.

Alessandro Covi liderrak El Purcheko gainean bere ahulezia erakutsi eta pronto geratu da maldan gora sailkapen nagusiko lehen postuari agur esanez.

Mendatea aurrenekoa igarotzen Superman Lopez (Astana) izan da Alexey Lutsenko eta Harold Tejada taldekideekin batera eta ondoren Damiano Caruso, Jack Haig, Mikel Landa eta Wouter Poels.

Lehen talde hori Ben O'Connor (Ag2R),  Ivan Ramiro (Movistar), Christian Rodriguez (Total Energies), Carlos Rodriguez (Ineos), Mauri Vansevenant (Quick Step), Adam Yates (BikeExchange), Jefferson Cepeda (Caja Rural) eta Jonathan Narvaez (Ineos) ziklistek osotzen zuten.

Tropelean UAE Emirates eta Bora lanean jarri dira, baina ezinean.

Faboritoen erasoak

Helmugarako 40 kilometroren faltan abantaila hiru minutukoa zen eta erasoak heldu dira lehen taldean eguna amaitzeko 20 kilometro falta zirenean.

Lutsenkok eraso bortitza jo eta Poelsek bakarrik jarraitu egin du. Biak heldu dira bakarrik Bazako helmugara eta bertan Bhareineko txirrindularia izan da azkarrena. Ihesaldiko gainerako kideak 18 segundora heldu dira.

4. ETAPAK SAILKAPENA

1. POELS Wout (Bahrain - Victorious) 3:56:52

2. LUTSENKO Alexey (Astana Qazaqstan Team) 0:00

3. VANSEVENANT Mauri (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:18

4. YATES Simon (Team BikeExchange - Jayco) 0:18

5. CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) 0:18

6. RODRIGUEZ Cristian (TotalEnergies) 0:18

7. HAIG Jack (Bahrain - Victorious) 0:18

8. SOSA Ivan Ramiro (Movistar Team) 0:18

9. O'CONNOR Ben (AG2R Citroen Team) 0:18

10. LOPEZ Miguel Angel (Astana Qazaqstan Team) 0:18

SAILKAPEN NAGUSIA

1. POELS Wout (Bahrain - Victorious) 17:06:49

2. LOPEZ Miguel Angel (Astana Qazaqstan Team) 0:10

3. RODRIGUEZ Cristian (TotalEnergies) 0:12

4. HAIG Jack (Bahrain - Victorious) 0:12

5. SOSA Ivan Ramiro (Movistar Team) 0:12

6. RODRIGUEZ Carlos (INEOS Grenadiers) 0:12

7. YATES Simon (Team BikeExchange - Jayco) 0:21

8. O'CONNOR Ben (AG2R Citroën Team) 0:21

9. LUTSENKO Alexey (Astana Qazaqstan Team) 0:24

10. VANSEVENANT Mauri (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:27

El pelotón en la Vuelta a Andalucía

Tropela Andaluziako Itzulian

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena